Saltar a contenido

Dena prest Bidezko Merkataritzaren nazioarteko eguna ospatzeko Gasteizen

“Haritik egin tira” da datorren larunbata, maiatzaren 9an ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren leloa. Jardunaldian, ehungintzako gaien ekoizpenaren atzean ezkutatzen diren bidegabekeriak salatuko dira. Ehungintza oso sektore indartsua da ekonomikoki, Espainian bakarrik, pertsona bakoitzak 437 euro gastatzen ditu arropetan urtero, eta modu argian erakusten du globalizazioak dituen ondorio negatiboak. Sektore honetan gainera, Giza Eskubide ugari urratzen dira.

Asiako emakume gaztea, 12 eta 14 ordu bitartean lan egiten duena da, janzten dugun arropa egiten duten pertsonen profil mota. Soldata baxuak edukitzea eta langile gehienak emakumeak izatea dira sektore honen ezaugarriak. Bangladesh-ek du arlo honetan markarik baxuena: gutxieneko soldata 50 eurokoa da, 1.138 pertsonen heriotza eta 1.500 baino gehiago zaurituta gelditzea ondorioztatu zuen Rana Plaza-ko eraikina erori zenetik, soldatak %77 batean igo baziren ere. Oinarrizko beharrak estaltzen ez dituzten soldata hauez gain, gizonen eta emakumeen soldaten artean dagoen desberdintasuna ere aipatu behar da, batez ere ehungintzan, non langileen %80a emakumeak diren.

Haurren lan esplotazioa ehungintzaren produkzio kate osoan zehar aurki dezakegu. Kopurua murriztu den arren, Indian ia 400.000 adingabe ibili ziren kotoia jasotzen 2010ean. Erdiak 14 urte baino gutxiago zuen. Lanaldi amaigabeak, lan-baldintza jasangaitz eta arriskutsuak edo legez egituratutako sindikaturik ez egotea dira Europan soilik urtean 34.000 milioi euro mugitzen dituen sektore honen beste errealitate batzuk ere. Gaur egun, Bidezko Merkataritzaren ehungintza oso txikia da ekoizpen zein salmenta bolumenari dagokionez. 73.400 pertsonek lan egiten dute "bidezko" kotoia lantzen, zifra txikia lehengai hau biltzen duten ia 100 milioi familiekin konparatuz gero. Hala ere, kualitatiboki esanguratsua da pertsona hauentzat, izan ere bizitza duin bat edukitzeko baldintza batzuk bermatuta baitituzte.

Hemen aurkituko duzue Gasteizen antolatu dugun egitaraua egun berezi hau ospatzeko. Animatu eta parte hartu!!!!