Saltar a contenido

medicusmundi Arabaren 2017ko ohiko batzar nagusia ospatu da

Pasadan maiatzaren 29an Gasteizen medicusmundi elkartearen urteroko ohiko batzar nagusia ospatu zen. Bertan 2016 uretko ekitaldiaren txosten ekonomikoa eta jardueren memoria onartu ziren eta baita 2017ko aurtengo ekitaldirako aurreikusi diren aurrekontuak ere.

Era berean, bileran Euskal Herriko Unibertsitateko OPIK ikerlan taldearekin batera eta medicusmundi Gipuzkoa eta medicusmundi Bizkaia elkarteekin elkarlanean burutzen ari garen Pribatizazioari eta euskal osasun-sistema publikorako sarbideko desparekotasunei buruzko ikerlanaren lehen emaitza eta ondorioak aurkeztu egin ziren.

Azkenik, gure elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunak direla eta 2017. urtean antolatzen ari diren ekintzen inguruko informazioa zabaldu egin zen.