Saltar a contenido

PROIEKTU-TEKNIKARIA

asteazkena,23 urtarrila 2019

Aukeraketa prozesua TEKNIKO / O PROIEKTUAK kokatzeko gaitasuna Donostiako egoitzan Medicusmundi Gipuzkoan

 

Funtzioak:

  • Kontratatutako pertsonak medicusmundi gipuzkoaren garapenerako lankidetza-proiektuak identifikatu eta formulatuko ditu, eta haien jarraipenaz, justifikazioaz eta ebaluazioaz arduratuko da, MMGko Proiektu Saileko boluntario-taldearekin eta lantalde teknikoarekin batera.
  • Gure kontraparte edo medicusmundi gipuzkoaren tokiko antolakunde kideekin etengabeko elkarrizketan egongo da, bai eta proiektuak finantzatzen dituzten erakundeekin ere.
  • Aurreikusitako epe eta aurrekontuen arabera espero diren helburu eta emaitzak betetzea gainbegiratuko du.
  • Gauzatzen ari diren proiektuen jarraipen tekniko, administratibo eta finantzarioa egingo du.
  • Behar denean, proiektuak gauzatzen diren tokietara identifikazio, jarraipen eta ebaluazioko bidaiak egingo ditu.
  • Dirulaguntzen kudeaketa tekniko, ekonomiko eta administratiboa egingo du.
  • Finantzatzaileak ezarritako prozedurak betetzen direla zainduko du.
  • Parte hartuko du medicusmundi gipuzkoa dagoen koordinazio-foroetan, garapenerako lankidetza-proiektuen arloan.

 

Baldintzak:

  • Unibertsitateko eta garapenerako lankidetzaren arloko prestakuntza.
  • Gutxienez, 3 urteko esperientzia izatea lankidetza-proiektuak identifikatzen, formulatzen, gauzatzen eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten.
  • Genero-ikuspegia ezagutzea eta hura aplikatzen moldatzea.

 

Hauek kontuan hartuko dira:

  • Euskadiko lankidetza publikoaren funtzionamendua ezagutzea.
  • Talde-lanerako gaitasuna.
  • Bat etortzea garapenerako lankidetza nahiz medicusmundi gipuzkoa gidatzen dituzten printzipioekin.
  • Euskaraz eta ingelesez jakitea.

 

 

Lan-baldintzak:

  • Lanaldi erdiko lan-kontratua, medicusmundi gipuzkoaren soldata-baremoaren eta baldintzen arabera.

 

Interesdunek curriculum vitaea modu urgentean bidali behar dute 2019ko OTSAILAREN 5a baino lehen, posta elektronikoz edo arruntez, “Proiektu-teknikaria” erreferentziarekin.

 

gipuzkoa@medicusmundi.es

Serapio Mujika pas., 33 - behea (20016 - Donostia)

Eskaintza honi buruz

Herrialdea
Espainia
Elkartea
Medicus Mundi Gipuzkoa