Honduras
Jueves, 5 mayo 2016
Aurreko komunikatuan ingurumen aktibista zen Berta Cáceresen erailketari buruz aritu ginen. Izan ere, Lenca lurraldeko ibai batean presa hidroelektrikoa eraikitzearen aurkako borrokan buru izateagatik erail zuten. Zoritxarrez, botere publikoek ez dute jarrera erabakikorra gertakari edo kasu hau argitzeko; horrela, ekimen popularrak oztopatu dituzte eta enpresa hidroelektrikoaren eta beraien finantziazio “aliatuak” diren banku europarren aldeko bizikidetza sustatuz. Finantziaziorako erakunde hauek enpresaren inbertsioan lagundu dute, gertakaria argitzeko eta ibai guneko obrekin amaitzeko mugimendu sozialek egindako eskaerei so egin gabe.