
Bertso-lehiaketa bat indarkeria matxistaren inguruan kontzientziatzeko
Martes,25 noviembre 2014
Medicus Mundi Gipuzkoak, azaroaren 25eko Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, indarkeria matxistaren inguruan bertso-lehiaketa bat abian jartzea erabaki du.Bizkaian eta Araban antzeko ekimenekarrakasta handia izan dute eta Bertsopaper-lehiaketa honek Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Gipuzkoako hiriburuko zenbait euskaltegiren babesa jaso du;hain zuzen ere, joan den azaroaren 20an indarkeria matxistari buruzko tailerrak eskaintzen hasi ziren euskaltegi horietan, arazo horrek gure ingurune hurbileko emakumeentzat nola munduko gainerakoentzat dituen ondorio eta arrazoien inguruan ikasleak sentsibilizatzearren eta lehiaketa horretan parte hartzera bultzatzearren.