Alternatibak ehunduz, egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde! jardunaldiak, Laudion
Asteazkena, 1 otsaila 2017
Laudioko Ipar-Hegoalde taldeak eta medicusmundi Arabak Alternatibak ehunduz, egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde!, jardunaldiak antolatu dituzte Laudion.
Aurkeztutako 3 sentsibilizazio ekintza hauek nazioarteko ehungintza sektorearen praktikak eta hauek munduko beste herrialdeetako langileriaren osasunean eta ongizatean duten ondorioen gaia lantzen dute. Giza Eskubideen urraketa hauen aurrean salaketa egin, ekoizpen eredu ezberdinak aurkeztu eta biztanleria eta kontsumitzaileei alternatibak eskaini nahi zaizkie. Ekintza guztiak Laudioko Kulturetxean izango dira.