Saltar a contenido

Cookieak

Zer da cookie bat?

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, zure arakatzailean gordetzen dena, ia edozein webgune bisitatzen duzunean. Erabiltzen da webguneak zure bisita gogoratzeko eta zuri buruz oinarrizko informazioren bat gordetzeko, horrela esperientzia hobea izan dezazun webgunea berriz arakatzen duzun beste batean.

Legearen aldetik, Europan, cookieen ordezko beste sistema batzuk, hala nola local storage deritzona (informazioa ez da zerbitzari batean gordetzen, zure arakatzailean baizik), arau berberen azpian daude.

Zer informazio gordetzen dute?

Cookieek informazio teknikoa gordetzen dute normalean: hobespen pertsonalak, edukiak pertsonalizatzeko informazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, zure erabiltzaile-sarbidea, eta abar. Haien helburua da webgunearen edukia zure profil eta beharrizanetara egokitzea. Cookierik ez egoteak nabarmen eragingo lieke webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuei.

Cookieek normalean ez dute gordetzen garrantzizko informaziorik zuri buruz, ez kreditu-txartelik, ez banku-daturik, ez argazkirik, NANik edo informazio pertsonalik. Gordetzen dituzten datuak teknikoak baino ez dira, webgunean sartzeko dituzun hobespenei buruz (hizkuntza, profil-mota, etab.), dagoneko ikusi dituzun edukiei buruz, bisitatzen dituzun orriei, eta abarri buruz.

Bestalde, gordetzen duten informazio hori ez da geratzen zuri pertsonalki loturik (zure izenari), zure ordenagailu edo telefono mugikorreko arakatzaileari baizik. Izan ere, ordenagailuan nabigatu ohi baduzu eta mugikorrean nabigatzeko proba egiten baduzu, edo arakatzailea aldatzen baduzu, ohartuko zara webgunea ez dela ohartzen pertsona bera zarela, eta berriz ere hizkuntza aukeratu beharko duzu, bai eta beste gailu batean aukeratuta zeneuzkan beste gauza batzuk ere. Hau da, cookiea kontsultatzen ari den makina zein den ohartzen da, ez horren atzean dagoen pertsona zein den.

Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideen ildotik, webgune honek erabiltzen dituen cookieak aditzera ematen ditugu.

Webgune honek honako cookie propio hauek erabiltzen ditu:

  • _______________, saio-cookie bat, nabigatzen ari zaren hizkuntza eta zure sarbide-datuak identifikatzen dituena,
  • _______________ pertsonalizatze-cookie bat, webgunearen cookieak onartu dituzula gogoratzen duena.

Bai eta hirugarren batzuen cookie hauek ere:

  • _______________, Google Analytics-en cookie bat, erabiltzaileen eta saioen artean bereizteko erabiltzen dena. Cookie hau eguneratzen da datuak Google Analytics-era bidaltzen diren bakoitzean, eta 2 urteko iraupena du. Argibide gehiagorako
  • _______________, Google Analytics-en cookie bat, saioan sortutako jarraipen-objektuen artean bereizteko erabiltzen dena. Cookie hau eguneratzen da datuak Google Analytics-era bidaltzen diren bakoitzean, eta 15 minutuko iraupena du. Argibide gehiagorako

Cookieak saihestu nahi dituzu?

Erabiltzen duzun edozein webguneren cookieak mugatu, blokeatu edo ezabatu egin ditzakezu, arakatzailea horretarako konfiguratzen baduzu. Arakatzaile bakoitzean berezko eragiketak egin behar dituzu, baina haren laguntza teknikoko “Laguntza” funtzioan azalduko zaizu nola egin kasu hauetan:

Zalantza gehiagorik duzu webgune honetako cookieei buruz?

Webgune honetako cookie-erabilerari buruzko edozein zalantza edo galdera argitzeko, ez pentsatu bi aldiz, eta jarri gurekin harremanetan.

Cookie-mota orokorrak

Domeinua kudeatzen duen erakundearen arabera

  • Cookie propioak: bisitatzen ari zaren webguneak berak sortzen dituenak.
  • Hirugarren batzuen cookieak: kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sorturikoak (Facebook, Twitter, Google, etab.).

Iraunkortasunaren arabera

  • Saio-cookieak: webgune batean sartzen zarenetik webgune horretatik irteten zaren arte.
  • Cookie iraunkorrak: hurrengo bisitetarako gordetzen direnak.

Helburuaren arabera

  • Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira, eta, besteak beste, ahalbidetzen dute jakitea noiz ari den arakatzen pertsona bat edo aplikazio automatizatu bat, noiz ari den arakatzen erabiltzaile anonimo bat edo erregistratutako bat, eta abar; hau da, edozein webgune dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko eginkizunak ahalbidetzen ditu.
  • Pertsonalizatze-cookieak: erabilera-hobespenak jasotzen dituzte, hala nola webgunea arakatzeko aukeratu duzun hizkuntza.
  • Analisi-cookieak: gauzatzen ari zaren nabigazioari buruzko informazioa jasotzen dituzte, gehien erabiltzen dituzun atalei, kontsultatutako produktuei, ordu-tarteari, hizkuntzari, eta abarri buruz.
  • Publizitate-cookieak: publizitatea zure arakatzailearen, konektatuta zauden herrialdearen, hobetsi duzun hizkuntzaren, eta abarren arabera aurkezten dizu.
  • Jokabide-publizitateko cookieak: webgunea arakatzean agertzen dituzun gustu eta interesei buruzko informazioa biltzen dituzte, eta halakoetara gehien egokitzen diren iragarkiak aurkezten dizkizute.

Cookieei buruzko informazio osagarri eta orokorra

Hirugarren batzuen cookieen pribatutasunaren eta edukiaren gaineko erantzukizuna hirugarren horiena da, eta medicusmundik ez du batere erantzukizunik horri dagokionez.

Ez da medicusmundiren erantzukizuna, era berean, arakatzaileek cookieak ezaba edo desaktiba ditzaten zuk hala eskatzen diezunean: arakatzaileok, hain zuzen, egin behar dute hori.

Zenbaitetan, baliteke cookieei buruzko abisua webgune batean sartzen zaren bakoitzean bistaratzea. Hori gertatzen da, paradoxa dirudien arren, cookieak ez onartzea erabaki duzula kontrolatzen duena cookie bat delako, hain zuzen ere.