Saltar a contenido

Gardentasuna

Kontu emateak, diru-baliabideen erabileraren inguruko gardentasuna ez ezik, erabakiak hartzearen eta aurrera eramaten diren jardueren inguruko gardentasuna ere barne hartzen du.

medicusmundik gardentasuna balio estrategikotzat jotzen du, eta balio horrek, hain zuzen, ahalbidetzen digu jardutea eta arlo guztietan (finantzak, gobernua eta erabakiak hartzea, komunikazioa, barne-kudeaketa, xedea, helburuak eta estrategia) egiten dugun lana modu arduratsu, argi eta errazean azaltzea.

Gardentasuna, medicusmundin, ez bakarrik diru-baliabideen erabileraren inguruan, baita erabakiak hartzearen eta aurrera eramaten diren jardueren inguruan ere argitasunez kontu emateari dagokio. Hartara, kontu emateak ekonomiari eta finantzei lotutako alderdien publizitatea gainditzen du, gizarteari erantzunak ematea bultzatzen baitu, erakundearen funtzionamenduari dagokion guztiaren inguruan. Hori dela-eta, medicusmundiko gobernu-organoek (karguak ordaindu gabekoak dira) hartzen dute lidergoa arlo horretan, beren gain hartzen dute ardura aurrera eramaten diren jarduerengatik, eta halakoak benetan aplikatzen direla bermatzen dute.

 Gardentasuna, horrela, gure erakundearen funtsezko oinarri gisa finkatzen da, eta  GGKEen Koordinakundearen adierazleei nola jarraitzen diegun ebaluatzeko egin diguten azterketaren emaitza kontsulta dezakezu, eta Gardentasunaren eta Gobernamendu Onaren Ziurtagiria jaitsi