Lagundu enpresa gisa
medicusmundiren ikuspegitik, enpresa garrantzi handiko eragile soziala da, pertsonengan aldaketa eragin ditzakeena, bai gure gizartean, bai lan egiten dugun Hegoaldeko herrialdeetan.
Aliantza bat medicusmundirekin
Enpresekin aliantzak ezartzea lagungarria da gure xedea betetzeko; dena dela, garrantzitsua da laguntza horrek gure printzipio eta balioak zalantzan ez jartzea. Azken horiek gordetzeko, medicusmundik Enpresekiko Harremanetarako Protokoloa taxutu du, eta han daude bildurik erakunde gisa ezin zeharka ditzakegun marra gorriak.
Enpresek pertsonen bizitza hobetzeko egin dezaketenaren jakitun, medicusmundirekin batera jardutera animatzen ditugu.
Zergatik lagundu?
Gaur egun, gero eta ageriagoa da enpresen parte-hartzea bidezko gizarte baten eraikuntzan. Enpresa-munduan kontzientzia handiagoa dago, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte batekin batera jarduteak onurak bi aldeentzat sortzen ditu.
Badaude laguntzeko era asko. Proiektu batean lagundu ahal diguzu, larrialdi baterako funts-ekarpena egin dezakezu, bazkide egin zaitezke, edo dohaintza egin.
Onuretako batzuk enpresa laguntzaileentzat
· medicusmundiren marka erabiltzeko baimena barneko zein kanpoko komunikaziorako euskarrietan.
· medicusmundiren webgunean eta erakunde-txostenean presentzia izatea.
· Aldian behin informazioa jasotzea haien ekarpenei esker finantzaturiko jarduera eta proiektuei buruz. medicusmundik antolaturiko ekitaldietara etortzera gonbidatzea.
· 49/2002 Legearen araberako zerga-arinketa.
Gure Enpresekiko Harremanetarako Protokoloa
Gure erakundeak enpresekin eta fundazioekin dituen aliantzak eta aliantza publiko-pribatuak Enpresekiko Harremanetarako Protokoloan jasotako zenbait irizpideren bidez araututa daude.
Enpresen babes eta laguntzarekin, pertsona askoren bizitza hobe dezakegu. Horregatik, banan-banan eskertzen diegu enpresei medicusmundiren lanean azken urtean jarri duten konfiantza.