LILATON 2017 "Ez hemen, ez inon... #niunamenos"
Asteazkena,21 abendua 2016
Ba al dakizu 2010etik 2015era 681 emakume hil zirela, hain zuzen, emakume izateagatik? Ba al dakizu horietako 30 EAEn hil zirela? Mundu mailan indarkeria matxistak 15 eta 44 urte arteko emakume gehien hiltzen duen fenomenoa da eta, guztira, indarkeria matxistak minbiziak, gerrak edo kotxe istripuak baino emakume gehiago hiltzen ditu. 10 emakumetatik 7k indarkeri fisikoa edo sexuala pairatuko dute bere bizitzan.
Lotsagarria, ezta? Oraindik eta lotsatiago hilketa horiek saihestea posible delako. Izan ere, ezinbestekoa zatekeen, nork bere eskuan dauzkan hilketa saihesteko neurriak hartu izan balitu. Zer egiten da emakume hauek hiltzea saihesteko?