Afrikaltasuna eta konpromezua afrika egunean
Asteazkena,25 maiatza 2016
Ez Afrika beltza ez da lurreko paradisua, ezta Afrika zuria infernuaren atea. 1990. urtean Clint Eastwoodek “Cazador Blanco corazón Negro” filmean John Hustonen “La Reina de Africa” filma grabatu baino lehen gertatutakoa isladatu zuen. John Huston Afrikara kanpoaldeko eszenatokian aurkitzeko aitzakiarekin joan zen Afrikara. Bertan zegoelarik, ekoizle eta beste taldekideen etsipenarentzat, bere helburu bakarra elefante bat ehizatzea zen. Atzean utziko ditugu errealitate zein fikzioan oinarritutako gertakariak. Gaur egun, oraindik ere, Afrikara goaz paradisua aurkitzeko aitzakiarekin, baina ez gure artean eta bidean elefante hildako baino zerbait gehiago gera dadin.