Saltar a contenido

medicusmundi erakundeak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” izeneko ikerketa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Osasun publiko eta univertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud proiektuaren testuinguruan:

Irailaren 29an, 9:00etan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK-Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, Medicus Mundi Araba, Medicus Mundi Bizkaia eta Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeek eskatuta.

Azterlanaren argitalpenean jasotzen diren emaitzak bi neurriren arabera antolatuak daude; lehenak izenburu hau du: Desparekotasun soziala osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu gisa; eta bigarrenak: Osasunaren pribatizaioa osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu gisa. Txosten hori osatzearren, Medicus Mundi Araba, Medicus Mundi Bizkaia eta Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeek euskal erakundeei zuzentzen dizkiegun gomendio batzuk gehitu dira amaiera aldera, helburu garbi batekin: denontzako osasun-eskubidea bermatzea, baita euskal osasun-sistema publiko bat ere, unibertsala, doakoa eta kalitatekoa.

Osasuna gizaki guztien oinarrizko eskubideetako bat da eta kalitateko osasun-sistema baterako sarrera edukitzea hori lortzeko ezinbesteko baldintzetako bat da.

Medicusmundi erakundeak 50 urte baino gehiago daramatza pertsona guztien osasunerako eskubidea defendatzen, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 1978. urtean Alma Atan izenpetutako denontzako Osasuna adierazpenarekin bat etorriz.

Adierazpen horrek dio gobernuen eta nazioarteko komunitatearen ardura dela pertsona guztiek oinarrizko osasun-arreta jasotzeko eskubidea bermatzea, baita prestazio hori eraginkorra izatea ere; aldi berean, Osasungintzako Lehen Arretaren alde egiten du, prebentzio-lan bat egitea sendatzea bezain garrantzitsua delako, esku hartzeko estrategia gisa harturik.

OMEak ziurtatzen du ezinezkoa dela herritarren osasun-egoera haien bizi-baldintzetatik bereiztea. Politika “proportzionalak” garatzearen aldeko apustua egiten du, gizarte-baldintzak kontuan hartuko dituena, eta gizarte-baldintzatzat hartzen ditu “pertsonak jaio, hazi, bizi, lan egin eta zahartzen diren inguruabar guztiak, osasun-sistema ere barne”.

EAEko osasun-sistemaren inguruko analisia eta ebaluazioa abiapuntutzat hartuta, herritarren osasuna definitzen laguntzen duten gizarte-baldintzak aztertzen ditu azterlan horrek, eta Euskadiko osasun-sistema publikoaren funtzionamendua berrikusten du osasunerako sarrera baldintza-berdintasunean eskaintzen den ala ez zehazteko. Aldi berean, EAEko osasun-sistemaren barruan gertatzen ari diren pribatizazio-prozesuak aztertzen ditu.

Sistema pribatu gero eta zabalago bat edukitzea mehatxu izan daiteke sistema publikoaren iraunkortasunerako.

Ikerketa honen helburua eragin politikoa izango duen tresna bihurtzea da, informazio zientifikoan oinarrituta eztabaida bat sortzeko balio izango duena. Eztabaida lasai, serio eta zientifiko bat sortzen lagundu nahi dugu, pertsona guztien osasun-eskubidea bermatuko duten sistemak garatu eta kudeatzeko orduan kontuan hartu behar diren oinarrien inguruan.

Ondorengo esteka honetan ikerketaren argitalpena kontsultatu dezakezu:

http://www.medicusmundi.es/es/actualidad/publicaciones/publicaciones/278

http://www.ehu.eus/eu/web/opik/privatizacion-desigualdad

 

medicusmundi Araba

medicusmundi Bizkaia

medicusmundi Gipuzkoa