Ikerketa. Guatemalako emakume indigenen gaineko Indarkeria Obstetrikoaren egoera.
“Guatemalako emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoera. K’iche’ eta Kaqchikel emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoerari buruzko azterlana” deritzan ikerketa medicusmundi Bizkaia, ASECSA eta MOLOJ elkarteek sustatu dute. Ikertzaile nagusiak Verónica Sajbin Velásquez, Silvia Solórzano Foppa eta Teresa Laines Reynoso izan dira.
Indarkeria obstetrikoa emakumeen bizitzari eta eskubideei sakonki eragiten dien errealitate ikusezina da, batez ere Guatemalako komunitate indigenetan. “Guatemalako emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoera. K’iche’ eta Kaqchikel emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoerari buruzko azterlana” deritzan ikerketa hau arazo hori agerian utzi eta eraldatu nahi duen proiektu baten parte da. Proiektuak, gainera, arreta obstetriko duina eta kulturaki egokia sustatu nahi du, Bizi Onaren printzipioetan oinarrituta.
Medicusmundi Bizkaiak, ASECSAk (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) eta MOLOJek (Emakume Maien Elkarte Politikoa) sustatu dute ikerketa hau, Verónica Sajbin Velásquez, Silvia Solórzano Foppa eta Teresa Laines Reynoso ikertzaileek gidatu dute, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantzatu du. Durangoko Udalak ere “Mujeres Mayas frontando políticamente la Violencia Obstétrica como un problema de salud pública en Guatemala” proiektua babestu du.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2024
- Kategoria
- Ikerketak