Saltar a contenido

medicusmundi arabak Gora Gasteiz manifestuaren proposamena atxikitu du

medicusmundi arabak, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen bitartez eta kide bezala ere, Gora Gasteiz Manifestuaren proposamena atxikitu du, hiri justu, interkultural eta bizikidetzerako aproposagoa den ereduaren alde eginez, non pertsona guztien eskubide sozialak bermatuak egongo diren:

“… manifestu hau sinatzen dugunok berretsi nahi dugu gure konpromisoa eskubide sozialen Gasteizen alde. Hiri justua eta solidarioa behar dugu, bere inguruarekin harremanetan dagoen hiri plurala, bere helburu etengabe gisa ikastea, partekatzea eta elkartrukatzea duena eta orden soziala, ekonomikoa eta politikoa elkar ezagutzeko proiektu multikultural eta hezitzaile batera bideratuta dagoena, bizikidetza eta denontzako eskubide sozialak bermatuta dituena”.

Gora Gasteiz-eko Manifestu guztia irakurtzeko, sakatu hemen