Affinity txartelak
medicusmundiren affinity txartelak kreditu-txartel edo zordunketa-txartel batzuk dira, eta beste edozein txartelen prestazio berberak dituzte, baina, kasu honetan, zure erosketak haiekin egitean, komisioen zati batekin laguntzen ari zara medicusmundiren proiektuetan.
VISA medicusmundi affinity txartela- Laboral Kutxa
medicusmundiren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza 1996an hasi zen. Lankidetza horri lotuta badaude hainbat jarduera, baina affinity txartelena da ezagunena, eta baditu ia 8.000 erabiltzaile. Hileko kreditu-txartela eta VISA Clásica txartelaren prestazio berak ditu, baina haren bidez medicusmundiren proiektuetan laguntzen duzu, komisioen zati batekin.
Titularren txarteleko, medicusmundik 2,5 € jasotzen ditu, eta onuradunen txarteleko, 1 €. Horrez gain, Laboral Kutxak txartel horiekin eginiko erosketen zenbatekoaren ehuneko bat ematen digu.
Txartel horrekin mundu zabaleko 12.000.000 saltokitan baino gehiagotan eros dezakezu, sinadura hutsaren bidez, eta munduan sakabanatutako 200.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan dirua atera, eguneko 24 orduetan. Horrez gain, kontuko saldoaren kargura edo kredituan atera dezakezu dirua.
Nahi baduzu, hemen gehiago jakin dezakezu txartelari buruz.
VISA medicusmundi affinity txartela - CaixaBank
VISA medicusmundi txartela finantza-txartela da, eta bide ematen die CaixaBankeko bezeroei medicusmundirekin bat egiteko. CaixaBankeko bezeroak erakundearen edozein bulegotan eska dezakete txartela, bai eta online kanalaren bidez ere.
Egin daitezkeen eragiketei dagokienez, erosketak egiteko, eskudirua ateratzeko nahiz kutxazain automatikoetako gainerako eragiketak gauzatzeko erabil daiteke. Nahi baduzu, hemen gehiago jakin dezakezu txartelari buruz.
VISA medicusmundi affinity txartela - Bankia
Bankiaren ONG proiektuaren barruko txartelen artean dago. Horrela, saltokietan txartela erabiltzean lortutako irabazien % 50 ematen dio Bankiak medicusmundiri.
Txartela pertsonalizatua da, medicusmundiren irudia eta logoa dauzkana, eta zordunketa-txartelaren zein kreditu-txartelaren modalitateak ditu. Egun, erabiltzaileak ia 2.000 dira.
Nahi baduzu, hemen gehiago jakin dezakezu txartelari buruz.