Saltar a contenido
50 urtetik gora bete ditugu, eta gonbidatzen zaituztegu pertsona guztien osasunerako eskubidearen alde lan egiten eman dugun denbora horretan guztian izan diren mugarri nagusien berri jakitera.
1963

medicusmundi Espainia, osasunean espezializatutako lehen GGKEa estatuan

“Badut amets bat...” (I have a dream…) Francesc Abel Fabre eta Salvador Cortadellas Baltasar doktoreek amets bat izan zuten, Bartzelonako mediku-klasea sentiberatzea proiektu ilusionagarri batekin bat egin zezaten: herri pobretuei beren medikuntza-beharrizanetan laguntzea. Urte berean, 1963ko abenduaren 21ean, Nazioarteko medicusmundiko Batzordeak bildu, eta bilkura hartan, hain zuzen, Espainiako adarra onartzea erabaki zen: medicusmundi Espainia. Gure lehen jarduera, 1963an, anbulantzia gisa atondutako Land Rover bat erostea izan zen, Logbikoyko artategian erabiltzekoa (Kamerun).

1965

Hazten jarraitu

Hasierako ametsa egia bihurtzen ari zen pixkanaka, eta medicusmundiren ordezkaritzak sortu ziren Alacanten eta Bizkaian (1965) eta Araban (1967), Bartzelonakoaz gain. Kamerunen egiten geunen lanari beste esku-hartze batzuk gehitu zitzaizkien, Kongon, Nigerian, Burundin, Sierra Leonan, Ruandan, Txaden, Aljerian, Ekuadorren, Bolivian eta Indian. Hastapeneko urte haietan nagusitu zen eredua, kristau-inspiraziokoa, borondatezko pertsonal medikoa –egonaldi laburretarako, gehienetan– material sanitarioa eta sendagaiak bidaltzean zetzan.

1974

Osasunaren Mundu Erakundeak gure lana onetsi

medicusmundik ekitaterik ezaren aurkako borroka eta estaldura unibertsalaren kontzeptua gehitu zizkion bere lanari. Harremanak areagotu zituen Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME), lan egiten zuen herrialdeetan zein Genevan; hala, OMEk 1974an onartu zuen medicusmundi (OMEren EB 63R.27 Ebazpena), eta harreman horrek badirau gaur egun ere.

Hedapenak jarraitu egin zuen, medicusmundi Asturiasen (1970), Nafarroan eta Castellon (1972) eta Gipuzkoan (1974) sortuta.

1978

"Osasuna guztiontzat"

1978. urtean, “Lehen Mailako Osasun Arretari buruzko Nazioarteko Konferentzia” (Alma-Ata) zeritzonean parte hartu genuen, eta konferentzia hura asmo handiko helburu bat zehaztuz bukatu zen: “Osasuna guztiontzat 2000. urtean”, lehen mailako osasun-arretaren (LMA) estrategiaren bidez. medicusmundik bere egin zituen Alma-Atako printzipioak eta LMA lan-estrategia gisa. 

1979. urtean, Anberesen eginiko bilkura batean, medicusmundik adierazi zuen erakundea profesionala, nazioartekoa, ez-konfesionala eta gobernuz kanpokoa dela. Osasun-ereduari zegokionez, “populazioek berek adierazitako beharrizanei erantzun” behar ziela onartu zuen, eta erantzun hori osasunaren sustapenean oinarriturik eta prebentziozko ikuspegi batekin eman behar zuela, komunitatea, oro har, pazientetzat hartuta.

Elkarte gehiago eratu ziren, Granadan eta Zaragozan (1975), Errioxan (1977) eta Albaceten (1978). Aldi berean, gure lana Mali, Mozambike, Angola, Burundi, Tanzania, Malawi, Burkina Faso, Brasil, Guatemala, Honduras, Ekuador eta Perura hedatu genuen.

1986

Sareko lanaren aldeko apustua

Espainian, medicusmundi tartean zela, dozena-erdi GKE batu ginen eta 1986an Espainiako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea (CONGDE) sortu genuen.

Urte haietan, medicusmundik lankidetzaren lehen planoan jarri zituen funtsezko zenbait eztabaida LMAren inguruan. Nabarmentzekoa da funtsezko sendagaiak ukitzen zituen eztabaida. Azkenean, OMErekin batera parte hartu zen funtsezko sendagaien lehen zerrenda zehazten. Beste eztabaida bat laguntza hartzen zuten herrialdeetako giza baliabide sanitarioak indartzeko nahiz tokiko GKEak sortzeko beharraren ingurukoa zen, osasun-garapenerako funtsezko faktore gisa. Edo beste eztabaida batean, esaterako, osasuna garapen global sozioekonomiko baten esparruan txerta zedila proposatzen zen, eta, ondorioz, sektore arteko lankidetza nahiz jarduera-koordinazio handiagoak ezar zitezela.

1991

Konkordiaren Asturiasko Printzea Saria

Mugarik Gabeko Medikuekin batera, medicusmundiri Konkordiaren Asturiasko Printzea Saria eman zioten. Saria emateko arrazoia honela azaldu zen: “bidegabekeriak, miseriak eta hondamendiek gehien jotako herrialdeetan gaixotasun-egoerak arintzeko bi erakundeek aurrera eramandako lanagatik, horrek berekin dakarren arriskua beren gain harturik; konpromiso profesionala ulertzeko modu eskuzabalagatik, boluntariotzan altruismoz jardutera hedatu baitute; eta mundura zabaldu duten ereduagatik, elkartasunaren balioei iraunaraziz, halako balioetan oinarritzen baita, hain zuzen, gizon-emakumeen arteko benetako konkordia”. Lehen aldiz jaso zuen GKE batek hain itzal handiko sari hori.

1992

Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioa sortzea

Gure helburuak betetzeko, koordinazio handiagoa behar genuela-eta, Araba, Albacete, Andaluzia, Asturias, Bizkai, Katalunia, Castello, Gipuzkoa, Murtzia, Nafarroa, Errioxa eta Zaragozako medicusmundiko ordezkariek, 1992ko otsailaren 8an, Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioa (FAMME) sortzea erabaki zuten.

Urte berean, medicusmundi Arabak Vitoria-Gasteizko Urrezko Domina jaso zuen.

1994

Ruandako genozidioa

Nazioarteko egoera nahasi baten erdian, Ruandako gerrak (1994) medicusmundiren gaitasuna probatu zuen beste alderdi batean: laguntza humanitarioan, hain zuzen. Herrialdean 1966. urteaz geroztik zegoela, Ruandak gure erakundeari era krudelean erakutsi zizkion ekintza humanitarioaren mugak nahiz aurre egin beharreko dilema moralak.

Garai berean, 1994ko udazkenean, Espainia guztian mobilizazio zabala eraman zen aurrera, alderdi politikoei eskatzeko garapenerako laguntza ofiziala BPGd-aren % 0’7ra irits zedila.

1995ean, Nafarroako Foru Gobernuak medicusmundi Nafarroari Nafarroako Urrezko Domina eman zion. 1998an, medicusmundiren onura publikoa deklaratu zuten, eta 1999an inskripzioa egin zuen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren Idazkaritza Nagusia).

2000

Milurtekoko Garapen Helburuak

Nazio Batuetako kide ziren 189 herrialdeek Milurtekoko Adierazpena onartu zuten 2000. urtean. Adierazpen horretan –2015 baino lehen bete beharreko zortzi helburutan– pobreziaren, gosearen, gaixotasunaren, analfabetismoaren, ingurumen-narriaduraren, eta emakumeenganako bazterkeriaren aurka borrokatzeko konpromisoa jasotzen zen. Adierazpenak, gainera, munduko agintarien erabaki hau ere zekarren: “mundu guztian bake bidezkoa eta iraunkorra ezartzea”.

Handik urtebetera, ozta-ozta, nazioarteko komunitatearen asmo zintzoak zapuztuta geratu ziren, AEBk deklaratutako “Terrorearen aurkako Gerra” zela-medio, 2001eko irailean Dorre Bikien kontrako atentatu terroristak gertatu eta gero. Testuinguru horretan, Afganistango eta Irakeko gerrak piztu ziren, besteak beste, eta munduan izan diren historiako protesta-mobilizaziorik handienak eragin zuen horrek. Gizarte zibilak kontzientzia hartu zuen askatasun zibilak eta giza eskubideak zeudela jokoan, hain zuzen ere.

2002

Integrar a las ONGD a los sistemas públicos de salud

medicusmundi observa con preocupación las dificultades que tienen muchos países para mantener a flote su sistema público de asistencia sanitaria. Se han incrementado las instituciones no lucrativas que prestan atención sanitaria pública y responden a la finalidad de servicio público. Y se plantea integrarlas de una forma satisfactoria en el sistema nacional de salud, a nivel central, regional y local.

En mayo de 1999, medicusmundi Internacional presenta ante los representantes de más de 40 países, en el Foro Técnico de la 52ª Asamblea de la OMS, una propuesta técnica sobre “Arreglos Contractuales en Salud para las ONGD” para intentar esta integración. Y en 2002, la Asamblea Mundial de la Salud, en su 55ª reunión, traslada la propuesta de medicusmundi a una resolución (EB109/SR/8) adoptando los arreglos contractuales.

2003

Primer Plan Estratégico de medicusmundi - Desarrollo Humano Sostenible

Después de una profunda reflexión en la organización, se elabora el Primer Plan Estratégico de medicusmundi, que incorpora el concepto de Desarrollo Humano Sostenible y la incidencia política en salud como un elemento fundamental en la defensa del derecho a la salud de todas las personas. 

También se comenzaron a elaborar estudios que permitieran a la organización tener una visión propia de realidades que influyen claramente en su trabajo. En este contexto se enmarcan los estudios realizados sobre el “Impacto de la actividad petrolera en la salud de las personas”, estudios pioneros que, en algún caso, como el de Ecuador, se utilizaron como prueba en la demanda judicial que los pueblos indígenas interpusieron contra Texaco por daños a la salud. También se enmarcan en este contexto los estudios que venimos realizando sobre recursos humanos sanitarios o el Informe sobre “La salud en la cooperación al desarrollo y la ayuda humanitaria” que, junto a Médicos del Mundo y Prosalus, venimos realizando desde 2002. 

En 2003, la Generalitat de Catalunya otorga a medicusmundi catalunya la Creu de Sant Jordi. 

2005

AECIDek kalifikatutako GGKEaren egiaztagiria

Lankidetzaren Espainiako Agentziak GGKEak kalifikatzeko prozesu bati ekin zion. Horretarako, 70 irizpide kualitatibo eta kuantitatibo baino gehiago balioztatzen dira, esperientziaren, finantza-kaudimenaren, gardentasunaren edo giza baliabideen ingurukoak, besteak beste, eta medicusmundi GGKE kalifikatuaren egiaztagiria hasiera batean lortu zuten 12 erakundeen artean egon zen.

Urte berean, Burkina Fasoko gobernuak medicusmundi Gaztela-Mantxari Ohorezko Legioko Zaldunen Domina eman zion, herrialdean eginiko lankidetza-lana eskertzeko.

2006

Milurtekoko Busa. Azken geltokia: Osasun Unibertsala

Espainian medicusmundi osatzen dugun elkarte guztiok batu ginen motor eta bihotz berria jartzeko Koreako Gerrarako egindako autobus bati. Hala, Milurtekoko Busa bihurtu zen, Espainiako biztanleak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko, Milurtekoko Garapen Helburuen inguruan.

25 probintzia, 12 autonomia-erkidego, 12.000 kilometro eta 43.000 bisitaren baino gehiagoren ondoren, Milurtekoko Busak bere ibilbidea bukatu zuen, baina, lehenago, Lankidetzako estatu-idazkariaren mahaiaren gainean paperezko 25.000 kurrilo utzita, herritarren honako eskaera hauekin: nazioarteko laguntza handiagoa eta hobea; arreta handiagoa osasun-arloko lankidetzarako; kanpo-zorra ezereztea; eta bidezko nazioarteko merkataritza-arauak.

2013

medicusmundik 50 urte

50 urteko historia. 50 urte historiaz beteak. medicusmundi. 50. urteurrena ospatu zuen 2013an, Espainia guztian nahiz erakundea presente dagoen herrialdeetako askotan hainbat ekitaldi eginez. Dena dela, Bartzelonan, 1963an fundatu zen tokian, egin ziren ospakizun nagusiak.

Osasun-lankidetzako 1.000 proiektu baino gehiago 60 herrialdetan, pertsonal sanitarioa prestatzeko 100 programa, eta sentsibilizazioaren, garapenerako hezkuntzaren eta eragin politikoaren arloko 150 kanpaina bildu zituen gure erakundeak bere bizitzako lehen 50 urteetan.

Ezagutza gehiago jasotzen jarraitzen zen: Osasunaren Erakunde Panamerikarraren eta Osasunaren Mundu Erakundearen Jardunbide Egokien Saria eman zioten 2012an medicusmundi Nafarroari, 'Amaren osasun perinatalaren arreta integralerako eredu bat, egokitasun kulturalarekin eta eskubide-ikuspegiarekin' proiektuagatik, “Amatasun Segurua” ekimenaren barruan, Perun; Grand Challenge Canada eta CONCYTECen saria, medicusmundik Perun ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak gauzatzean egindako lana ezagutzekoa; eta Carlos Slim fundazioak 2014an emandako Osasun-arloko Erakunde Bikainaren Saria.

2015

Elkarrekin indartsuagoak gara gizartea eraldatzeko

2008an hasitako ekonomia-krisiaren eta garapenerako lankidetzako politikan egindako murrizketen aurrean, gure lanean integrazio handiagoa lortzen saiatu gara, gure helburua hobeki eta eragimen handiagoz betetzeko: osasunerako eskubidea egia bihurtzea pertsona guztientzat. Ildo horretan, medicusmundin abian jarritako neurririk garrantzitsuena elkarteen bat-egitea izan da. 2015ean, Nafarroa, Aragoi eta Madrilekoen bat-egitea burutu zen, eta 2016an, Katalunia eta Castellokoena.

Prozesu horietan parte hartu genuen elkarteok sentitzen dugu bereizirik proiektu ilusionagarria genuela, baina elkarrekin proiektu zoragarria dugula.

Ama-umeen osasunaren arloko lanak, erakundearen esku-hartze ildoetako batek, Burkina Fasoko gobernuaren ezagutza jaso zuen, Burkina Fasoko Merezimenduaren Ordena emanda, zaldun-graduan. Urtebetera, Osasunaren Mundu Erakundeak emaniko 2016ko Osasunaren Sasakawa Saria medicusmundiren ibilbidearen ezagutza da, lehen mailako arretaren alde eginiko apustuari dagokionez. Urte berean, Andaluziako Juntak medicusmundi Andaluziari autonomia-erkidegoaren Urrezko Domina eman zion, elkartearen 40. urteurrenarekin.

2018

Nuestros esfuerzos en la Atención Primaria de Salud

Miguel Ángel Argal fallece en 2017 tras una vida dedicada a luchar por un mundo más justo. Fue Presidente de MMI y de MMEspaña, y Presidente de Honor de la FAMME. Sin él, sin su impulso y acción, ni medicusmundi Internacional ni medicusmundi España serían lo que son hoy.

2018 marca el avance de las fusiones del resto de asociaciones. A medicusmundi Sur se incorpora Extremadura y a medicusmundi Med, Alicante. En cuanto a uniones, medicusmundi Cantabria y Asturias se fusionaron en medicusmundi Norte. En este período, avanzamos en cómo ser más eficientes en el empleo de los recursos hacia la maximización de los proyectos.

Se cumple el cuarenta aniversario de Alma-Ata (con cuyos postulados  medicusmundi sigue fuertemente comprometida) con resultados cuestionables. Parte de nuestros esfuerzos se dedican a revitalizar sus principios enfocados en la defensa de la Atención Primaria de Salud. Surge una estrecha vinculación a la plataforma Salvemos la atención Primaria con el fin de influir en la sociedad para protegerla. La segunda iniciativa en la que trabajamos es la Iniciativa Legislativa Popular Medicamentos a un Precio Justo, con el fin de sensibilizar al gobierno ante la falta de transparencia y el sistema de fijación de precios de los medicamentos.

2020

Virus sin fronteras, vacunas con fronteras

Con 2020 llega la Covid-19, y el mundo entero se confina en la peor crisis sanitaria del último siglo. Desde la reclusión, medicusmundi tiene la capacidad de adaptar los proyectos en terreno a la nueva situación pandémica.

Paralelamente surge la primera Iniciativa Ciudadana Europea (de la que formamos parte activa) para luchar por que se garanticen los derechos de propiedad intelectual de las patentes de tratamientos y vacunas contra COVID-19, y así como su distribución equitativa en el mundo. Ante semejante crisis mundial, seguimos luchando por que se refuercen los servicios públicos de salud sabiendo que hay que invertir (y no reducir) más recursos ante su debilitamiento y conscientes de que habrá más pandemias en el futuro.

2023

60 años de lucha por la salud universal

Celebramos 60 años desarrollando en los últimos años nuevas líneas de trabajo: el cambio climático y sus efectos en salud. Es necesario despertar una conciencia crítica en la ciudadanía y en los gobierno para cuidar la salud también del planeta. La cooperación sanitaria, la salud global y el sector sanitario en su conjunto deben pensar cómo hacer frente a las amenazas del cambio climático en la salud.

A su vez promovemos la igualdad y la no violencia de género para sensibilizar a la sociedad. Como prueba de nuestro compromiso, en medicusmundi creamos un Código de conducta que nos obliga a un comportamiento ètico, de valores y de prevención sustentado en el respeto a los derechos humanos y la dignidad de las personas.

Comenzamos el sesenta aniversario con un premio muy especial vinculado al arte: un Goya por el "Maldita. A love song to Sarajavo". Porque nuestros documentales van más allá de la creación artística y están al servicio de un mundo mejor. "Maldita" festeja los valores y los puentes creados entre pasado y presente como celebración de la vida, porque la vida no tiene precio para medicusmundi.