Saltar a contenido

Bidezko merkataritza

Bidezko merkataritzaren apustua produktu kalitatedun baten aldekoa eta ekoizleen lana baldintza eta ordainsari duinetan oinarritzen dela ziurtatzen digun ekonomia-eredu baten aldekoa da.

Merkataritza-sistema bat da, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko bidezkoak, errespetuzkoak eta ekitatiboak diren harreman batzuetan oinarriturikoa. Merkataritza-sistema horretan, hain zuzen, giza harremanak dira nagusi, harreman ekonomikoen gainetik, eta horrek bi aldeek irabaztea posible egiten du: batetik, kontsumitzaileek produktu eta salgai kalitatedunak eskuratzen dituzte, eta ekoizleek, bestetik, beren bizi-baldintzak hobetzen.

Herritarrok gauzak aldatzeko ditugun aukeren artean, kontsumitzaile gisa dugun indar handia nabarmendu behar da; hori dela-eta, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua zabaltzea era bat da herritarrei eraldaketa sozialean parte hartzeko bidea emateko, beren eguneroko kontsumo-ohituren bidez.

medicusmundin, ekonomiaren gainetik pertsonei lehentasuna ematen dien mundu baten ideia aldezten dugu.

Bidezko merkataritza kontsumitzean, produktu kalitateduna ez ezik, ekonomia-eredu bat ere ari gara hautatzen, ekoizleen lana duintasunez ordainduta dagoela, ekoizle horiek lan-baldintza duinak dauzkatela, haurren esplotazioa gertatu ez dela, ekoizpenean ingurumena errespetatu dela, eta emakumeek eta gizonek lan beraren truke lansari bera jaso dutela ziurtatzen digun eredu bat.

Bidezko merkataritza kontsumitzen dugunean, bestelako eredu sozioekonomiko baten aldeko apustua egiten ari gara; izan ere, kontsumitzaile gisa badugu boterea jokoaren arauak aldatzeko eta guztion artean mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko.

Non gaude?

medicusmundin, bidezko merkataritza bi espazio fisikotan sostengatzen da:

Berriak