Honela antolatzen gara
medicusmundi nazioarteko sarea da, eta Alemania, Austria, Belgika, Benin, Espainia, Herbehere, Italia, Polonia eta Suitzako hainbat elkarte ditu sarekide.
Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioan 12 lurralde-elkarte daude, autonomiaz jarduten dutenak, 2012-2019ko Plan Estrategikoan jasotako ideia eta xede komun batzuekin.
Federazioaren ordezkaritza- eta gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Kontseilu Betearazlea dira. Batzar Nagusia kide diren elkarte guztien ordezkariek osatzen dute. Federazioa osatzen duten elkarteetako bakoitza Batzarraren inguruan antolatzen da, eta hura da, hain zuzen, elkartearen gobernu-organo goren eta subiranoa, kide guztiek eratutakoa, elkartearen borondatea adierazteko organoa izateaz gain.
Elkarteek badute, halaber, Zuzendaritza Batzordea, elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzeko eginkizuna duen gobernu-organoa, elkartearen zein federazioaren estatutuen arabera, betiere. Elkarte bakoitzean badago bulego tekniko bat, eta boluntarioak, bazkideak eta kontratudunak diren pertsonak.