Saltar a contenido

Sendagaiak eta industria farmazeutikoaren etika

Ostegun honetan, apirilaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Abuztuak 31 kaleko Doctor Camino liburutegian “ Sendagaiak eta industria farmazeutikoaren etika” hitzaldia eskainiko da. medicusmundi gipuzkoak antolatuta eta Juan Erviti Lopezen kargura, azken hau erakundearen kide, Farmaziako doktore eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sendagaien inguruko Informazio eta Aholkuraritza Saileko buru izanik.

medicusmundi gipuzkoak hitzaldi hau apirilaren 7a, Osasunaren Nazioarteko Eguna, dela eta antolatzen du; bertan gaur egun indartsuenetarikoa den industria farmazeutikoak izandako portaera eztabaidagarriaren inguruko hainbat alderdi tratatuko dira: patenteak, prezioen finkatzea, ikerketen lehentasuna, etab. Hitzaldi honetara hurbiltzen direnek hainbat galdera argitzeko aukera izango dute, hala nola:Sendagaiak, osasuna ala negozioa hutsa?; Eta sendagaien benetako negozioa aldez aurretik pentsatutako gaixotasunean egongo balitz?; edo, Patenteen legea osasunerako eskubidearen gainetik al dago?