Wine City-k bat egiten du medicusmundi Arabak Ruandan bultzatutako proiektuekin
Osteguna, 5 abendua 2019Igandean honetan, abenduaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Foru enparantzan kokatuta dagoen Ardoaraban, Gasteizko artistek Vitoria-Gasteiz Wine City-rako ardo upeletan margotu dituzten artelanak medicusmundi Araba elkarteari emango dizkiete. Elkarteak, 2020ko lehen hiruhilekoan enkante solidarioa antolatuko du nahi dutenek artelanak erosteko. Lortutako dirua elkartearen proiektuetara bideratuko da.
Honako hauek dira obren egileak: Joana Mancisidor “JOWON”, Garikoitz Arregi “SAY”, Raúl Salcedo, Diego Berruete, Sergio Muñoz eta María Ayala. Haien obrak ikusgai egongo dira Ardoarabak irauten duen bitartean, Foru plazako karpan.
Gaurtik aurrera, eta igandera arte, artelanak Arodaraban erakutsiko dira. Erakusketa medicusmundi Arabaren Bidezko Merkataritza dendan ere erakutsiko dira, Pio XII kalean 18. Zenbakian, enkantea burutu arte.
Halaber, datorren abenduaren 19an, Wine City-k medicusmundi Arabak Ruandan garatzen dituen proiektuetarako dirua lortuko du. Proiektu hauen helburua emakumeen 7 kooperatiben gizarte eta ekonomia garapenean, osasun sexualean eta giza eskubideetan laguntzea da. Horretarako, Abastos enparantzan urtero bezala, Wine City-k gabonetako ekintza antolatu du eta ardo beroa eskainiko du.