600 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala jardunaldian
Astelehena,19 urria 2020Joan den 2020ko urriaren 2an “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldia burutu zen zen Bilbon OSEKI-Osasun Eskubidearen aldeko Ekimenak (UPV/EHUko OPIK– Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) eta medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) antolatuta. 600 lagun baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldian.
Bertan, ezagutza zientifikoaren sorreraren erro androzentrikoetan sakondu zen, bai eta mugimendu feministaren ibilbide historikoan eta osasun mentalaren esparruan egindako ekarpenean ere, bai tokian-tokian, bai nazioarteko ikuspegitik. Gainera, ikuspegi metodologiko desberdinetatik prozesu diagnostikoak, terapeutikoak eta depresioaren eta antsietatearen berreskurapena ikuspegi feministatik aztertu dituzten azterlan eta lanetatik eratorritako emaitzak azaldu ziren. Era berean, emakumeen osasun mentalaren medikalizazio-prozesua geldiarazteko egitura-, komunitate- eta klinika-mailan garatu diren hainbat esperientzia deskribatu ziren.
Jarraian, jardunaldian aurkeztutako mahai eta hitzaldi bakoitzaren bideoak ikus ditzakezue.
- “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldiaren aurkezpena
- Mahaia. “Emakumeen osasun mentalaren medikalizazioaren egiturazko sustraiak ulertuz”
- Mahaia. “Generoa, diagnostikoak eta depresionaren bizipenak”
- Solasaldia. “Osasun mentaleko, desmedikalizazio eta genero-ikuspegiko politikak: zer egin dezakegu?”
- “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldiaren azken ondorioak