Saltar a contenido

Abierto el plazo de inscripción para participar en el en 1er. Encuentro Vasco del Derecho al Agua y al Saneamiento

Medicus Mundi Araba eta Asociación Servicios Educativos Rurales-etik, atsegin handiz Ura eta Saneamenduaren Giza Eskubidearen “Eskubideen H20egarri ” I. Euskal Topaketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, Gasteizen Martxoaren 26, 27 eta 28an ospatuko dena.

Topaketa honetan ura eta saneamenduaren eskubideen borrokan bai nazioarteko zein estatu mailan erreferenteak diren pertsonak eta elkarteak bilduko dira. Programatu diren txostenetan hainbesteko gaurkotasuna duen uraren problematikaren inguruko gogoeta sustatuko da, denon konpromisoa eta lankidetza behar duena, hain zuzen. Txosten hauetan ondorengo gaiak jorratuko dira: ura eta saneamenduaren giza eskubidea, kudeaketa modelo ezberdinak eta hauen abantaila eta desabantailak, komunikabidetan eskubide honen inguruan egiten den lanketa informatiboa, kudeaketa publikoaren alde eratu diren plataforma sozialak eta herrialde ezberdinetan uraren kudeaketan eman diren praktika honen esperientziak.

Topaketan izena emateko Martxoaren 20a baino lehen alava@medicusmundi.es korreora mezu bat idatzi edo 945 288031 telefonora deitu behar da bakarrik. Topaketa edo alojamenduaren inguruan edozein duda izanez gero gurekin harremanetan jarri. Eta gaiaren inguruko informazio gehiagorako Yacullay gure programaren web orrialdea bisitatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: www.yacullay.com

Topaketan zehar Patxi Sánchez-Dehesa argazkilari arabarraren “Ura bilakatu; Peru” Diaporamaren aurkezpena burutuko da eta Topaketan presente egongo diren eta ura ezinbesteko elementutzat jotzen duten kultura ezberdinen mundu-ikusketetara hurbilduko gara. Medicus Mundi Arabak egiten duen lanaren baitan, ura eta saneamenduaren giza eskubidea funtsezkoa dela uste dugu osasun eskubidea eta beste eskubide askoren betetzea ziurtatzeko eta ura eskuratu ahal ez izateak ezinbesteko elementua den heinean beste eskubide askoren urratzea dakarrelako.