medicusmundi bizkaia-k Dr. Andrés Aya Goñi aurkeztu du Bilboko kale bat izendatzeko hautagai
Osteguna,11 otsaila 2016medicusmundi bizkaiak Andrés Aya Goñi doktorea proposatu du Bilboko kale bat berrizendatzeko Memoria Historikoaren Legeren ondorioz garatutako kale -izendatze prozesuan. Izan ere, hautagai den Aya Goñi doktorea bere bizitzako printzipioak giza eskubideen errespetuan eta pertsonen dignitatean oinarritu ditu.
Andrés Aya Goñi doktorea (28/12/1911) medicusmundi bizkaiaren sustatzailea izan zen. Medizina eta kirurgia ikasi zituen Bartzelonan eta 1933an lizentziatu egin zen. Doktoretza Vienan lortu zuen; bertan aurkitzen zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, 1936ko uztailean. Bere aberrira itzuli zen orduan, Gudari moduan borrokatzeko. Gerora, preso hartu zuten eta Duesoko (Kantabria) espetxean igaro zituen hiru urte. medicusmundi 1962an sortu zen nazioarteko osasun laguntzarako organismo moduan, Bartzelonan. Aya Goñi doktorearen ikaskide batek iradokitu zion herrialdeenganako ardura zuen jendea mobilizatzeko, azpiegiturengatik populazioaren beharrizan minimoak asetzeko osasun zerbitzurik ez zuten herrialdeenganako ardura. Ondorioz, 1966ko urtarrilaren 17an sortu zen medicusmundi bizkaia, Andrés Aya Goñi erakundeko lehen idazkaria zelarik. 1983an erakundeko presidente izendatu zuten bere burua.
Ekuadorren, herrialdean aurretiaz existitzen ziren anbulatorioak sustatu eta potentziatu zituzten. Bestalde, Ruandan, azpiegitura berriak sortu zituzten: ospitale txiki bat, erizaintza pertsonala zuen eraikina, eta bestelako nutrizio-zentruak. Beste hainbat meritu sozial eta osasun merituren artean, demokraziako Eusko Jaurlaritzako lehen Osasun sailburuordea izan zen Aya Goñi, baita Mediko Eskola Ofizialeko presidente. Gainera, Etorkintza eratu zuen, ekintza eta prozedurak mendekotasuna, buruko gaitzak edo gizarte-bazterkeria pairatzeagatik arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dituen erakundea. Andrés Aya Goñi bezalako pertsonei esker, medicusmundi bizkaia osasun publiko eta unibertsalerako eskubidearen alde burutzen ditu bere ekintzak. Herrialde txiroekiko konpromisoz beteta, oztopo eta desberdintasunen aurka borrokatuz. Gizartean aldaketak sortzen ditu medicusmundik ordutik; kultura solidarioa eta gizartearen konpromisoa sustatzen dituelarik, pobrezia desagerraraztea eta osasuna munduko edozein pertsonarentzako eskubidea izatea helburu dutela. Horrenbestez, medicusmundi bizkaiak Andrés Aya Goñi aurkezten du Bilboko kale baten berrizendapenerako hautagai. medicusmundi bizkaiak hitz goxo batzuk ere eskaini nahi dizkie Andrés Aya Goñirekin batera erakundearen hastapenean egon ziren pertsona horiek guztiei; horien artean, Barturen doktorea, Ignacio eta Tere Olaizola, D. José Telleria ingeniaria, Antton Damborenea oftalmologoa eta pertsona asko gehiagori ere. Eskerrik asko.