Saltar a contenido

LAN ESKAINTZA

Euskal Herriko Unibertsitateak eta medicusmundi k ikertzaile bat behar dute, bi erakundeek batera gauzatuko duten ikerketako eta esku-hartzeko proiektu batean lan egiteko. Proiektuaren helburuak dira euskal osasun-sistema erabiltzeko aukeren aldetik dauden gizartedesberdintasunak deskribatzea eta sistema sanitario publikoen pribatizazioko eta merkantilizazioko prozesuak identifikatzea.

Baldintzak: - Unibertsitate-prestakuntza gizarte-zientzien arloan edo osasun-arloan. - Prestakuntza eta/edo esperientzia osasun publikoaren arloan edo osasun-zerbitzuei buruzko ikerketaren arloan. Hauek kontuan hartuko dira: - Osasun publikoko edo soziologiako doktoretza edukitzea, edo egiteko asmoa izatea. - Esperientzia izatea metodologia kualitatiboak erabiltzen. - Esperientzia izatea osasun-arloko gizarte-desberdintasunei eta osasun-zerbitzuen erabiltzeko aukerei buruzko ikerketan. - Estatistikaren eta/edo epidemiologiaren arloko esperientzia edo ezagutza. - Osasun-sistema publikoaren funtzionamenduari buruzko ezagutza. - Euskaraz eta ingelesez jakitea. Hauek eskaintzen dira: - Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile-kontratua (UPV/EHUko ordainsari-taularen arabera). - Kontratuaren iraupena: 10 hilabete, adostu beharreko arduraldiarekin (jardunaldiaren % 80-% 100). - Lan-ordutegi malgua. - Luzapena egiteko aukera, proiektu berean edo Osasunaren Gizarte Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa-taldearen beste ikerketa-proiektu batzuetan (www.ehu.eus/opik). - Lanean hastea: 2015eko irailean. Argibide gehiagorako eta CV bidaltzeko, uztailaren 15era arte: desberdintasunak@ehu.eus