Indarkeria sinbolikoak beren gorputzetan dauzkan eraginak gazte eta nerabeekin heziketa-tailer bat burutzeko materiala
Ostirala,30 urtarrila 2015Gazte eta nerabeekin lan egiten duen pertsonentzako zuzendua sentsibilizacioa, kontzientziazioa eta prebentzioa lantzeko
medicusmundi bizkaia elkarteak, garapenerako hezkuntzan egiten duen lanaren baitan, zenbait urte darama Bizkaiko nerabeen artean genero indarkeriaren sorburuaren inguruan hausnarketa kolektiboa bultzatzen. 2013. urtean Edertasunaren Indarkeria ikerlana burutu zen Bizkaiko 6 udalerritako nerabeen artean, autokontzeptua eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrakortasunaren eta erresistentziaren analisia ahalbidetzeko. Ikerlan honek, agerian jarri zuen nola nerabeek beren gorputzen inguruan jasotzen duten presioak, eragin larriak izan ahal dituen beren osasun mentalean zein fisokoan. Hori dela eta, indarkeria sinbolikoaren inguruko lana jarraitu dugu, batez ere bizkaiko ikastetxeetan indarkeria sinbolikoaren inguruko tailerrak sortzen, ikasle eta irakasleen artean gai honen inguruko ezaguera sustatzeko. Ekimen hauek gaur arte ahalbidetu diguten esperientziarekin pauso bat aurrerago eman nahi izan dugu. Hortaz, zuen esku jarri nahi dugu indarkeria sinbolikoak neska eta nutil gazteengan dauzkan eraginen inguruan kontzientziatizioa eta prebentzioa bi ordutako tailer baten bidez lantzeko materiala. Material hau 3 dokumentuk osatzen dute eta hurrengo sekzioan aurki dezakezue Hezkuntza materiala arloa