Inkarri talde gipuzkoarrak V. Gazteak Hegoaren Bila irabazi du
Osteguna,26 maiatza 2016Joan den larunbatean, maiatzak 21, Gasteizen EAEko medicusmundi elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren azken proba eta amaiera- jaia ospatu eta talde irabazleei sariak banatu zitzaizkien.
Gipuzkoako Inkarri taldeak bosgarren edizioa irabazi zuen eta 15 egun igaroko dituzte Perun. Sariari esker Andeetako herrialde hau ezagutu eta medicusmundik bertan garatzen dituen garapen proiektuak ezagutzeko aukera izango dute Inkarriko kideek. Bestalde, bizkaitarrek eta arabarrek osatutako Galeanos taldeak bigarren saria lortu zuen eta 2.600€ko diru –saria izango dute Estatu Espaniarrean elkartasun proiektu bat ezagutzeko. Artium Museoan irabazleak iragarri aurretik, Gasteizera hurreratu ziren taldeek lehiaketaren azken proban parte hartu zuten hiriko kaleetan. Antolatutako posta jolasak ez zuen punturik ematen eta, eguraldi ona bidelagun, osasun-arretarako sarbidearen gaineko hainbat froga gainditu behar izan zituzten pista ezberdinak lortu eta bukaerarako gunera iristeko. Medicusmundik parte-hartu zuten talde guztiei esker ona erakutsi zien eta lan irudimentsuak aurkezteko ahaleginak biziki eskertu zizkien, froga ezberdinen azken emaitzen edo lan artistikoen kalitatean argi islatu dena. medicusmundik lehiaketan eta amaiera jaian parte hartu zuten gazte guztiei osasun publiko eta unibertsalaren aldeko eguneroko aldarrikapenarekin ekitera animatu zien.