Medicus Mundi Gipuzkoak 125.000 pertsonen bizitza hobetu du, 2014 urteko garapenerako elkarkidetza proiektuekin
Asteazkena, 5 abuztua 2015Urtero bezala, eta Ohiko Batzarrean 2014ko jardueren memoria eta kontuak aurkeztu ondoren, Medicus Mundi Gipuzkoa hasi da bere bazkide eta erakunde laguntzaileen artean zabaltzen jarduera eta kontu horiei dagokien memoriaren laburpen inprimatua. Bertan ikusten denez, bazkide, emaile eta erakunde pribatu eta publikoek emandakoari esker, Medicus Mundi Gipuzkoak 125.000 pertsonen bizi baldintzak hobetzea lortu du, lana egiten duen lurraldeetan.
Iaz 1.321.518,76 € kudeatu zituen. Horietatik 1.059.903,83 € lankidetza proiektuetara bideratu ziren eta 112.140,29 € Hezkuntza, Sentsibilizazio eta Komunikazio jardueretara. Kudeaketa gastuak 115.607,37 € izan ziren. Erakundeak informatu du aurreko ariketako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea “Proiektuetarako Erreserba” kontuan sartu dela hurrengo ariketetako jardueretan erabiltzeko. Medicus Mundi Gipuzkoak nabarmendu nahi du, urtero bezala, kontuak kanpoko ikuskaritza batek aztertu dituela, eta bai kontuak, bai memoria eta bai erakundearen kontuak, eskatzen dituen edozeinen eskura daudela. Garapenerako lankidetza egitasmoak bultzatu diren herrialdeei buruz, 2014. urtean Medicus Mundi Gipuzkoak lanean jarraitu du azken hamar urteetan lanean aritu den bost herrialdeetan: Ruandan – bertan da 1974an sortu zenetik eta aurten baliabideen % 0,66 bideratu da hara –; Etiopian (baliabideen % 13,29 bideratuta bertara); Indian (% 8,34); Ekuadorren (lankidetzako inbertsioaren % 0,27 jasota) eta Perun (%58,70). 2014. urtean herrialde horietan garatutako egitasmo gehienetan, beti leial kolektibo eta biztanle zaurgarrienekin, Medicus Mundi Gipuzkoaren ahalegina genero berdintasuna lortzera bideratu da (batez ere Sexu eta Ugalketa Eskubideen arloan), bertako osasun sistemak indartzera eta eraginkortasun politikoa areagotzera, tokiko gobernuen aldetik konpromisoa lortzeko beren herritarren eskubideak babeste aldera; oinarrizko premiak asetzeko jarduerak ahaztu gabe, hala nola, ur hornidura eta osasun laguntza landa komunitate ahaztuen eta urrutikoenetan. Egitasmo hauei esker, erakundeak herrialde hauetako 125.000 lagunen bizi baldintzak hobetzea lortu du. 2014. urtean zehar, elkarteak Gipuzkoan zortzi proiektu eta jarduera garatu zituen, Zero Pobrezia Plataformaren gisako sareetan parte hartuz, helburua gizarte gipuzkoarra sentsibilizatzea izanik, herri txiroen arazo, bidegabekeria eta gure gertuko inguruari buruz, batez ere Sexu eta Ugalketa Eskubideei dagozkien arloan. Honez gain, indarkeria matxista landu zen tailer eta bertso txapelketen bidez. Baita abortu eskubidea ere, honen alde 150 emakume baina gehiagok parte hartu zutelarik Medicus Mundi Gipuzkoarekin 2014ko Lilatoian. Memoria (bi hizkuntzako laburpena) Memoria íntegra (bakarrik gazteleraz)