Kairo+20ren ekintza programa berrikusten dugu
Ostirala,23 urtarrila 20152014an 20 urte bete dira Nazioarteko Populazio eta Garapen Konferentziaren (NPGK) Ekintza Programa onartu zenetik, eta berraztertze prozesu bati ekin zaio erabakitako helburuen betetze maila jakiteko. Kairoko Ekintza Programaren inplementazioa berraztertzea aukera politikoa da aliantza estrategikoak eratu edo sendotzeko agenda harekin konprometituriko eragileekin: aliantzak estatuko aldeen artean, nazioarteko lankidetzaren eta gizarte zibil antolatuaren artean.
Helburu honekin Medicus Mundi Gipuzkoak hurrengo aktibitateak antolatu ditu: 2015ko Urtarrilak 28 Lan jardunaldiak Sexu eta Ugalketa Eskubideak munduko agenda politikoetan: Kairo+20ri ekarpenak Non: Emakumeen Etxea, Okendo kalea, 9. Donostia Ordua: 9:00-14:15 eta 16:00-18:00 Helburuak: -Kairo+20ren berrikuspen prozesuaren balantzea emakumeen mugimenduetatik. Irakaspenak eta erronkak Latinoamerikan eta Euskadin. - Gure herrialdeetako errealitateak partekatu: Nazioarteko IV. Populazioa eta Garapen Konferentzian (NPGK, Kairo, 1994) aurreikusitako helburu eta erabakien betetze maila; herrialde bakoitzeko errealitatearen araberako aurrerapenak eta erronka nagusiak. - Eraginkortasunerako eta lanerako alderdi nagusiak adostu: erronka komunak Sexu eta Ugalketa Eskubideen (SSUUEE) aldeko lanean, eta arlo honetan Nazioarteko Lankidetzak eta Berdintasun Politikek jarraitu beharreko lerro nagusiak zehaztu. Hartzaileak : -Berdintasun eta garapenerako lankidetzako teknikariei. -Sexu eta ugalketa eskubideen alde lanean ari diren erakunde eta sareen ordezkariei. Etortzea Konfirmatu, mesedez (Leku mugatuak!!!) (943404740 / voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es) EGITARAUA 2015eko Urtarrilak 29 MAHAI-INGURUA Sexu eta Ugalketa Eskubideen agenda politikoan aurrerapenak eta erronkak: Latinoamerikatik begirada bat Non: Emakumeen Etxea, Okendo kalea, 9. Donostia Ordutegia: 19:00etan Partaideak: Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko mugimendu garrantzitsuetako hiru kide eta ekintzaile latinoamerikarrek beraien errealitatera hurbilduko gaituzte eta haien borrokaren eta eraginkortasunaren alderdi funtsezkoenak partekatuko dituzte. -Virginia Gomez de la Torre, Ekuadorreko Fundacion Desafio erakundeko zuzendaria eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen Frente Ekuatoriarraren ordezkaria. -Lilian Abracinskas, Uruguaiko Mujer y Salud erakundeko zuzendaria eta sexu eta ugalketa eskubideen aldeko ekintzaile liderra. Erakundea CLACAI elkarteko kidea da (Ziurtasunik gabeko abortuaren kontrako latinoamerikar partzuergoa). - Maria Elena Reyes, Manuela Ramos erakundeko zuzendaria (Kairo+20 Mundu mailako berraztertze Prozesuan parte hartu du), eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen Zaintzarako Mahaiko ordezkaria. Hartzaileak: Publiko guztiei dago zuzenduta Sarrera librea, lekuak bete arte.