LILATON 2017 "Ez hemen, ez inon... #niunamenos"
Asteazkena,21 abendua 2016Ba al dakizu 2010etik 2015era 681 emakume hil zirela, hain zuzen, emakume izateagatik? Ba al dakizu horietako 30 EAEn hil zirela? Mundu mailan indarkeria matxistak 15 eta 44 urte arteko emakume gehien hiltzen duen fenomenoa da eta, guztira, indarkeria matxistak minbiziak, gerrak edo kotxe istripuak baino emakume gehiago hiltzen ditu. 10 emakumetatik 7k indarkeri fisikoa edo sexuala pairatuko dute bere bizitzan.
Lotsagarria, ezta? Oraindik eta lotsatiago hilketa horiek saihestea posible delako. Izan ere, ezinbestekoa zatekeen, nork bere eskuan dauzkan hilketa saihesteko neurriak hartu izan balitu. Zer egiten da emakume hauek hiltzea saihesteko?
Aurten irtenbideak beharrezkoak direla aldarrikatu nahi dugu eta mundu mailako “Bakar bat gutxiago ere ez” kanpainarekin bat egin dugu:
“EZ HEMEN, EZ INON... #NI UNA MENOS” leloa erabiliz.
“Bakar bat gutxiago ere ez” indarkeria matxistaren aurkako oihua da. Feminizidioekin nahikoa zela esateko jaio zen Argentinan, bertan emakume izatearren, hain zuzen, emakume bat hiltzen delako 30 orduan behin. Aldarrikapena zabaldu da eta 2015ean eta 2016an hainbat mobilizazio egin dira munduan.
Guzti honegatik, LILATON 2017 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean, “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740
Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.
Gogoan izan LILATONa datorren martxoaren 5an dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 17a izango dela.
Edozein argibide behar baduzue deitu lasai 943-404740 zenbakira!
ZUEN ZAIN GAUDE! AUPA NESKAK!
Gaiari buruzko informazio gehigarria nahi baduzue, jarraian zenbait esteka utzi dizkizuegu:
http://www.unwomen.org/es/what-we-do/ending-violence-against-women/facts-and-figures