Saltar a contenido

Huaycán Emakumeen Etxearen berriak facebook orrialdearen bitartez ezagutu itzazu

Huaycán barrutiko emakume antolatuen azken albiste eta ekimenak ezagutzeko aukera badago dagoeneko, duela aste batzuk martxan ipinitako Huaycán Emakumeen Etxearen facebook orrialdearen bitartez. Emakume hauek Lima ekialdeko zonalde pobretu batean bizi dira.

 

Azken hilabeteetan zehar, adibidez, emakume eskulangileek merkataritza elkarlana itxi dute Asociacion Cultural Saphy LLacta eta Comunidad AIRA-Historias hechas arte ekimenekin. Era honetara, ekoizten dituzten ehunak, osagarriak eta oso bestelako artisau lanak saldu eta merkaturatzeko aukera izan nahi dute.

Bitxien diseinuan, jantzigintzan, piñaterian eta gastronomian gaikuntza teknikoaren bitartez emakume talde hauen autonomia ekonomikoa eta beraien eskubide ekonomikoak bermatu eta negozio berriak ireki nahi dituzten emakume ekintzaileei laguntzen zaie. Aldi berean, artisau lan ezberdinen bitartez beraien sorkuntza artistikoen garrantzia nabarmendu nahi da.

Huaycán Emakumeen Etxea Gasteizko udalaren lankidetza programek eta medicusmundi Araba elkarteak 2012. urtean etxea sortu zenetik babestu duten ekimen ezaguna da eta Limako auzo pobretu hartako emakumeen aukerak zabaldu eta bizi baldintzak hobetzea du helburu nagusitzat.

Etxearen orrialdea bisitatu eta jarraitzaile egiteko sakatu hurrengo ESTEKAN