Saltar a contenido

Elikadura-burujabetzaren aldeko asteazkenak, datorren Urriaren 25ean Gasteizen

BioAlaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk (medicusmundi araba, Setem Hego Haizea, Mugarik Gabe) ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENETARA gonbidatzen zaituzte Gasteizen.
 

Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Ba al dugu lortzerik elikadura osasuntsuagoa, ingurumena gehiago errespetatuko eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratuko dena? Besteak beste galdera horiei erantzuten saiatuko da ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideo-forum ekimena, zeina BioAlaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumitu partzuergoak jarri baitugun abian.

HURRENGO HITZORDUA: URRIAREN 25ean, 19:00etan, Non? BioAlairen egoitzan (Txalaparta, 23).

Asteazken honetan “SOBREDOSIS DE AZÚCAR” dokumentala proiektatuko dugu. Film horrek argitara eman nahi du multinazionalek eta lobbyek nola eragiten duten gure elikaduran, ikerketa zientifikoen eta erabaki politikoen bitartez.

Ondoren, sukaldaritza-tailer azkarra izango dugu, nutrizionista eta terapeuta psikokorporala den Nagore Lazaroren eskutik. STEVIA-EDARIA prestatuko dugu... azukrerik gabe.

Informazio gehiagorako, sakatu hemen