Saltar a contenido

Gasteiz en conexión: Bangladesh, Kolonbia eta gure hiria lotzen dituzten istorioak

-Zer dago 3 eurotako kamiseta baten atzean?

-Ba al zenekien Kolonbian pertsona askok euren lurraldea utzi behar dutela meatzaritzaren, enpresa hidroelektikoen edota gatazka armatuaren ondorioz?

-57 nazionalitate bizi dira Gasteizen. Nola bizitzen du gazteriak hirian daukagun aberastasun hau?

 

Datorren azaroaren 23an izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara,  Euskadiko GGKEak antolatuta Gasteiz en Conexión jardunaldia, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxeko Antzerkian.

Rosa María Calaf kazetariaren eskutik herritarrei gure gizartearen eta urruneko errealitateen (nagusiki pobretutako herrialdeetakoak) arteko loturen berri eman nahi dugu. Gasteizen dugun eguneroko bizitza eta beste latitude batzuetako bizitza lotuko dituzten istorioak ezagutaraziko ditugu lehen pertsonan. Lotura horiek gure ekintza, portaera eta kontsumo-ohiturak gure ingurunetik harago eragina izatea egiten dute; baita alderantziz ere. Dena lotuta dago mundu globalizatu honetan: arropa, elikadura, energia, klima-aldaketa…

Arropa Garbia kanpainak (www.ropalimpia.org) janzten ditugun arropa batzuk nola ekoizten diren azalduko digu, eta 3 eurotako kamiseta baten atzean normalean soldata/lan baldintza ez duinak eta esplotazioa aurkitu dezakegula ulertzen lagunduko digu ere. ¡Animo, valiente! (www.animovaliente.com) markako gasteiztar diseinatzailea ezagutuko dugu ere, Succubus deiturikoa. Proiektu hau arropa baqueroa birziklatzean oinarritzen da, arropa berria etengabe kontsumitzearen alternatiba gisa.

Giza eskubideen defendatzailea den Richar Sierra kolonbiarrak bere herrialdean meatzaritzaren, enpresa hidroelektikoen edota gatazka armatuen eraginez pertsona askok euren lurraldetik lekualdatuak izaten direla erakutsiko digu.

Bizikidetza bultzatzea helburu duen Gasteizko Alde Zaharreko Goian egitasmo komunitario hezitzaileak parte-hartuko du ere, Auzodance taldeak eta Club Aeróbic Biribilduk egingo duten dantza baten bidez. Guzti hau, Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldiarekin, Pernan Goñiren marrazkiekin eta Rosa María Calaf izen handiko kazetariaren aurkezpenarekin eta moderazioarekin.

PARTE HARTU! Leku kopuru mugatua!

Antolatzailea: Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea

Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.