Medikamentuak: Osasuna ala negozioa? Osasun eskubidea industria farmazeutikaren interesen aurrean tituluarekin eztabaida-mahaia
Astelehena,10 otsaila 2020Medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak eta medicusmundi Gipuzkoak "MEDIKAMENTUAK: ¿OSASUNA ALA NEGOZIOA? Osasun eskubidea industria farmazeutikaren interesen aurrean" tituluarekin eztabaida-mahaia antolatu dute. Ekintza datorren Otsailaren 18an izango da, 18.30tik aurrera Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Eztabaida-mahaian bi adituk parte hartuko dute:
- JUAN ERVITI. medicusmundiko kidea. Farmazian doktorea eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Saileko buru.
- ÁNGELA BERNARDO Civio Fundazioan idazlea. Bioteknologian litzentziatua, Industria Farmazeutikoa eta Teknologikoa masterra.
Eztabaida-mahaia “Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimena (LHE) kanpainaren barne kokazen da.
LHE honen bitartez, medicusmundik eta beste erakunde batzuk Espainako Parlamentuari medikamentuen prezioak ezartzeko gaur egun dagoen sistema aldatzeko, osasun-arloan gardentasun-neurriak bultzatzeko, eta ikerkuntza eta prestakuntza independenteko funts bat sortzeko proposatzen dute