"Berdintasunaren alde Bidezko Merkataritza gara" Kontakizun laburren Lehenengo Lehiaketa abian da
Asteazkena,19 otsaila 2020
1ª.- DBHko eta Batxilergoko edozein mailako edozein ikaslek izango du parte hartzeko aukera, hala nahi izanez gero.
2ª.-Jatorrizko lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztuko dira, eta 1000 hitzeko luzera izango dute gehienez. Lanak argitaragabeak izango dira, eta ez dira aurrez beste lehiaketetan sarituak izango.
3ª.- Kontakizunen gaia Bidezko Merkataritza eta emakumeen eskubideak izango da, “Berdintasunez, bidezko merkataritza gara” lemapean. Kontakizunak erreferentzia egin behar dio lema horri.
4ª.- Honako alderdiak baloratuko dira:
- Testuaren kalitatea eta gaitasun deskribatzailea
- Giza eskubideekiko lotura
- Kontakizunaren originaltasuna
5ª.- Honako sariak banatuko dira:
- Gaztelaniazko Lehenengo Saria (DBHko 1., 2.eta 3. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
- Gaztelaniazko Lehenengo Saria (DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
- Euskarazko Lehenengo Saria (DBHko 1., 2.eta 3. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
- Euskarazko Lehenengo Saria (DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
6ª.- Saritutako lanak ‘Zeroz biderkatu’ kanpainaren webgunean argitaratu ahal izango dira, eta kanpainaren antolakunde parte hartzaileek ere zabaldu ahal izango dituzte (); horiek dute argitaratzeko edo editatzeko edozein formaren gaineko eskubidea.
7ª.- Lanak posta elektronikoz bidaliko dira helbide honetara: alava@medicusmundi.es eta gaiaren atalean honakoa adierazi behar da: CONCURSO RELATO COMERCIO JUSTO
8ª.- Kontakizunak Word edo Libre Office formatuan aurkeztu behar dira, Arial letra motarekin, 12 izariarekin eta 1,5 lerroartearekin.
9ª.- Mezu elektronikoan bertan eta kontakizunaren amaieran egilearen izena, bi abizenak, ikasturtea eta ikastetxea adieraziko dira, baita dagokion irakasle arduradunaren kontaktua ere.
10ª.- Jatorrizko lanak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 15ean bukatuko da. Epaimahaiaren erabakia 2020ko martxoaren 23an argitaratuko da. Kontakizun irabazleak argitaratu ondoren, egileekin harremanetan jarriko gara sari banaketa koordinatzeko.
11ª.- Sariak jasotzeko baldintza gisa, egileek konpromisoa hartuko dute banaketa-ekitaldira bertaratzeko eta beren lanen irakurketa publikoa egiteko. Banaketaren tokiaz egoki informatuko da.
12ª.- Epaimahaia, zeinaren erabakiak apelaezinak izango diren, 6 pertsonak osatuko dute, kanpainaren antolakunde sustatzaileekin lotura dutenak y eta Gasteizko Udaleko teknikariak (ekimen honen finantzatzailea).
13ª.- Parte hartzaileek oinarri hauek onartuko dituzte osoki, lehiaketara aurkezte hutsagatik.