Koronabirusari aurre egiteko larrialdietarako materialaren entrega Ruandan
Osteguna,16 apirila 2020COVID19 pandemia Afrikara heldu da. Hori dela eta, Ruandako Kamonyi-ko barrutian (medicusmundi Araba eta medicusmundi Bizkaiak duela hainbat hamarkada daramagu bertan lanean), egoera honen ondorioak arintzeko neurriak martxan jarri dira.
422 emakumeentzat elikagaien eta premia biziko ondasunen entrega planifikatu da, hain zuzen ere. Onuradunen artean kooperatiben 295 bazkideak, 7 gerente eta DUKORE TUJYE IMBERE proiektuaren 6. etapan parte hartzen duten 120 ama nerabeak daude.
Emakume bakoitzak produktu hauek jasoko ditu: Arto-irina (10kg), Babarrunak (5kg), Gatza (1kg), Arroza (5kg), Xaboia (2 pieza).
Halaber, COVI19-ren zabaltzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak ziurtatzeko eskularruak, maskarak eta gel desinfektatzailea eskuratu dira.
COEPOKA Kayenzi eta KOABA Karama kooperatibetan hasi da banaketa, eta DUHARANIRUBUZIMA Karangara, ABIBUMBYE Kamonyi, ITUZE Kigese, TUZAMURANE Gihara y ABATICUMUGAMBI Kabuga kooperatibetan jarraituko da.
Material honen erosketa aipatutako proiektuaren laguntzari esker egin da eta tokiko autoritateek parte hartu dute.