Larunbat honetan, maiatzak 9, parte hartu Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunean!
Osteguna, 7 maiatza 2020Erakundeok gizatiarragoa eta iraunkorragoa den eredu ekonomikoa eskatzen dugu, krisi honetatik atera ahal izateko
Larunbat honetan, maiatzak 9, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du Gasteizek, eta Setem Hego Haizea, Bide Bidean, Mugarik Gabe, medicusmundi Araba, Oxfam-Intermon, Manos Unidas eta Serso erakundeek, COVID-19 birusak eragindako krisi orokorretik ateratzeko, beste eredu ekonomiko bat garatu behar dela aldarrikatzen dugu. Eredu horrek, pertsonei eta ingurumenaren zainketari nagusiki erreparatu behar die, irabaziak metatzeari baino gehiago.
Gasteizen aurreikusitako ekintzak bertan behera uztera derrigortu zuen larrialdi egoerak. Horregatik, egun honen inguruan gizarte- eta ekonomia-eredu bidezko eta solidarioenak nabarmentzeko zozketa online bat abiatuko da.
Aste honetan zehar, bidezko merkataritzako produktu baten argazkia bere gizarte-sareetara (Facebook, Instagram edo Twitter) igotzen duten pertsona guztiek, #BidezkoMerkataritzaVG edo #ComercioJustoVG traolak jarriz, 100 euro balio duten bidezko merkataritzako produktuen bi saskien zozketan parte hartuko dute. Zozketa asteazkenean egingo da, maiatzak 13, eta argazkiak igotzeko epea aurreko egunean amaituko da.
Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunak Gasteizko Udalaren laguntza jasotzen du. Horrela, bidezko merkataritza sustatzen jarraitzen du, urtero, dagokion urteko jarduera planean zehazten den lankidetzako esparru-hitzarmenaren barruan.
Krisi orokor eta kolektibotik irtetea
Desberdintasuna eta krisi klimatikoa dira gehiegizko kontsumismoan eta kontsumismo eutsiezinean oinarrituta dagoen gaur egungo eredu ekonomikoaren ondorioa nagusiak, izan ere, bere xede bakarra kapitalak sortzea da. Osasun arloko krisiak argi erakutsi du sistema hau ahula dela, eta pertsona asko atzean uzten dituela, merezi ez dituzten baldintzetan, bizitzeko behar dituzten oinarrizko premiak gabe. Bidezko Merkataritzaren mugimenduan, krisi honen irteerak orokorra eta kolektiboa izan behar duela defendatzen dugu. Horrez gain, gizakiaren duintasuna eta planetaren babesa lehenesten dituen sistema ekonomikoa aldatzearen alde egin behar du. Hori guztia egin daiteke, eta gainera, guztiz beharrezkoa da. Hamar urte daramatzagu hori aldarrikatzen, baina aurten, Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunean, ozenago eta argiago esan nahi dugu, Egun hau birtualki ospatu behar dugun arren, eta ez kaleetan, urte hauetan egiten ari garen moduan.
Hauek dira bidezko merkataritzaren mugimenduaren hiru eskaera nagusiak:
- Pertsonak irabazi ekonomikoen aurrean. Lan-eskubideak eta bizitza duina mundu osoko langileentzat. Krisi honek argi erakutsi du gaizkien ordaintzen diren lan asko, hala nola elikagaien landaketarena, funtsezkoak direla gure biziraupenerako. Hala ere, lan horiek egiten dituzten pertsona gehienek, merezi ez dituzten lan-baldintzekin egiten dute, pobrezia-atalasearen azpitik dauden soldatekin, edo sektore ez formaletan. Munduko Bankuaren arabera, pobrezian bizi diren mundu osoko 10 pertsonetatik, 6k, nekazaritzan lan egiten dugu. Elikagaien kate orokorraren paradoxa da, hainbat bitartekari dituelako. Hain zuzen ere enpresen irabazia lehenesten du, elikagaien hornidura eta ekoizpen iraunkorra bermatu ordez. Beste merkataritza-sektore batzuetan (ehungintzan, teknologian...) ere gertatzen den paradoxa bidegabea da. Ez da kasualitatea, gaur egun, mundu osoko 700 milioi langile, "langile behartsutzat" hartzea, Nazio Batuen arabera. Bidezko Merkataritzako erakundeok, langile guztien lan-baldintzak eta bizitza duina bermatzea funtsezko eskubidea dela uste dugu. Horrela, gizarte orokor bidezkoagoa lortzen da, eta krisien aurrean, hain ahula ez izatea ere bai. Hori horrela, Bidezko Merkataritzako erakundeen merkataritza-jarduerak langileen ondorio ekonomiko eta sozialak txikiagotzen ari dira (Informazio gehiago: http://comerciojusto.org/comercio-justo-y-coronavirus/)
- Kontsumo arduratsua egitea. Gaur egungo kontsumo-maila eutsiezina da. Ingurumena narriatzeaz gain, enpresak lekuz aldatzea eta errenta txikiagoa duten herrialdeetan ekoiztea ere ekartzen du, hor ez daudelako hain erregulatuta, sindikatuak debekatuta daudelako edo ezin direlako libreki aritu. Horrenbestez, katearen azken mailetan daudenengan pobrezia eragiten du. Krisi honek gauza positiboak ere izan ditu: banako eta gizarte giza, geure buruei benetan zer den garrantzitsua galdetzera eraman gaitu. Bidezko Merkataritzako erakundeek gure kontsumo-mailak benetako beharretara egokitu behar ditugu, eta langileak eta ingurumena errespetatuz egindako produktuak aukeratu. Horrez gain, gure bizimodua eta kontsumitzeko ohiturak ere aztertu behar ditugu. Bidezko Merkataritzaren mugimendutik auzoko dendetan eta Bidezko Merkataritzako dendetan arduraz kontsumitzeko deia egiten dugu, gure auzo eta herriei eusten dien hurbileko merkataritzaren alde egin dezagun.
- Ingurumena errespetatzea. Koronabirusak erronka bota dio gure munduari krisi klimatiko betean, ohartarazteko nolabait, daukagun planeta bakarra zain dezagun. Besteak beste berotze orokorra, basamortutzea edo deforestazioa dira gaur egun nagusi dien ekoizpen-ereduaren eta nekazaritza industrialaren ondorioetako batzuk. Izan ere, baliabide naturalak neurri gabe erabiltzen dira, ondasunak modu masiboan ekoizten dira, labore bakarra lantzen da eta ongarriak eta produktu kimikoak erabiltzen dira. Bidezko Merkataritzako erakundeok karbonorik igortzen ez duen ekoizpen-eredu berde batera berehala aldatzea eskatzen dugu.
Azken batean, koronabirusaren krisiak, munduko "hazkunde" ekonomikoaren eredua eutsiezina eta desberdina dela erakutsi du. Krisi honetatik ateratzeko erantzunek eta proposamenek ezin dituzte akats berberak egin. Norabidea aldatzeko aukerari etekina atera behar zaio, eskubide, iraunkortasun eta ekitate eredu bat lor dezagun.