Saltar a contenido

Jardunaldia: Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala- Urriaren 2an Bilbon

Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldeak (OPIK), medicusmundi Arabak, eta  medicusmundi Gipuzkoak Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala jaurdunaldia  antolatu dute, datorren Urriaren 2an, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Bertara joaterik ez baduzu, jardunaldiak online jarraitu ahal izango dira.

Harpidetza egiteko, sakatu hemen.
 

 

Jaurdunaldi hauen helburua osasun mentalean eta haren medikalizazio-prozesuan emanten ari diren genero-desberdintasunei buruz hausnartzea da. Tokiko eta nazioarteko ikerketa ugarik erakutsi dute osasun mentalaren adierazleak okerragoak direla emakumeengan, hein handi batean, gizonen eta emakumeen bizi-baldintzak desberdinak direlako, maskulinotasun eta feminitate hegemonikoen eredu nagusien ezaugarriekin batera.

Gainera, emakumeen osasun mentalaren medikalizazio-prozesua gero eta ageriagokoa da, depresioarekin eta antsietatearekin diagnostikatzen diren kasuak askoz ere ugariagoak baitira haiengan eta psikofarmako gehiago agintzen baitzaizkie.

Emakumeen osasunaren medikalizazioa bultzatzen dituzten mekanismo balizkoen inguruko lanak ez dira lehentasun zientifikoa izan, eta bestalde, egin direnen berri emateko ahaleginak egin behar dira. Era berean, ikerketa-ildo honen inguruan hausnarketarako eta ezagutza partekatzeko espazioen falta agerian dago, arlo klinikotik zein osasun publikotik egindako ekarpenak konbinatzen dituen diziplinarteko ikuspegi batetik.

Horregatik, azalpen teorikoak edo kontzeptualak eta lantaldeetako hausnarketak uztartuko dira, bai eta gaiari lotutako eta genero-ikuspegi esplizitu batetik egindako ikerketei edo esku-hartzeei/esperientziei buruzko ahozko komunikazioen azalpena ere.

 

Egitaraua, hemen