Saltar a contenido

Bidezko Merkataritzako prestakuntza. Jendea lehenik

 

Bidezko merkataritzari buruzko prestakuntza online urrian eta azaroan. Ikastaroen xedeak Bidezko Merkataritzako produktu horien inguruan dagoen guztiari buruzko ezagutza zabaltzea eta herrien garapena eta pobrezia desagerraraztea bilatzen duen elkartasunezko merkataritza sistema honi buruz sentsibilizatzea bilatzen du. Pertsonentzat eta planetarentzat.

Urrian eta azaroan, medicusmundi Arabatik hainbat ONLINE formazio jarri ditugu martxan, Bidezko Merkataritzari buruz dugun ezagutza zabaltzeko, pertsonen giza eskubideen eta ingurumenaren errespetua bermatzen duen alternatiba ekonomikoa baita. Ba al dakigu zer dagoen kontsumitzen ditugun elikagaien atzean? Zeintzuk dira benetako osagaiak? Nola iristen dira produktuak gure apalategietara? Nola funtzionatzen du ehungintzak? Nola ahalduntzen ditu emakumeak Bidezko Merkataritzak? Formazioek, Arabako Foru Aldundiaren laguntza dutenak, galdera horiei eta askotan sortzen zaizkigun beste askori erantzungo diete.

Nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Txokolate-dastatzeak eta kafeari buruzko tailerrak produktuak zuk adierazitako etxera bidaltzea barne hartzen dute.

Informazio gehiagorako: alava@medicusmundi.es / 945288031

Cartel fechas formación comercio justo Araba