Saltar a contenido

medicusmundi Arabak, medicusmundi Gipuzkoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Life Cycle Thinking Group-ek (LCTG) eta Ekopol ikerketa-taldeak : Eredu ekonomikoaren gizarte- eta ingurumen-aztarnei buruzko Nazioarteko konferentzia (ICSEF): energia, materialak, justizia eta hondakinak izeneko kongresua antolatu dugu. Jardunaldiak Ekainaren 13 eta 14an ospatuko dira Arabako Letren Fakultatean.

Kongresu honek elkarrizketarako eta aurrerapenak aurkezteko lekua izan nahi du, ingurumen- eta gizarte-aztarnek herrialde pobretuetan eta aberastuetan dituzten eraginak aztertzeko, horien kuantifikazioan aurrera egiteko eta bizi-eredu jasangarri bateranzko gizarte- eta ingurumen-trantsizioa bultzatzeko. Egungo mundu globalizatuan, ingurumen-aztarnak, sozialki, modu desberdinean banatuak daude. Onurak nork kontsumitzen dituen eta kargen ardura nork hartzen duen aztertu eta hausnartu behar da, birbanaketa bidezkoago baterantz aurrera egiteko. Inportatutako ondasun eta zerbitzuetan sartutako ezkutuko fluxuak (energia, emisioak edo beste inpaktu batzuk) ez dira kontabilizatzen ari. Hori dela eta, herrialde garatuek benetan direna baino jasangarriagoak direla ematen dute, ipar globaleko industria-ekoizpena hego globalera kanporatzen baita

Partaideak

Kongresuan, ingurumen-aztarnen ikerketan eta inpaktuen azterketan garrantzi handia duten adituak izango ditugu. Horien artean, Anne Owen, EPSRC Research Fellowko kidea eta azken erabilerako energiaren eskariaren lehentasunezko ikerketaren arloan aditua; Laura Talens, Sostenipra taldeko ekonomia zirkular baterako baliabideen kudeaketa ikerketa-lerroaren ikertzailea eta arduraduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zientzia eta Ingurumen Teknologiako Institutuan (ICTA-UAB), Julia Martí Comas, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko (OMAL) ikertzailea, eta Jens Peters, energia garbian eta karbono gutxiko trantsizioetan aditua Alcalako Unibertsitatean.

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Tarifa doakoada  masterreko ikasleentzat, irakasleentzat eta unibertsitateko ikasleentzat, baita gizarte-sektorean lan egiten duten langileentzat eta herritarrentzat oro har. Informazioa gehiagorako eta izena emateko:  https://icsef.eus/