Euskaltegi arabarretako 130 ikasle inguruk Sexu eta Ugalketa Eskubideen alde uhinak astindu dituzte
Osteguna,19 maiatza 20162016ko otsailean, martxoan eta apirilean zehar Sexu eta Ugalketa Eskubideak, berdintasuna, biolentzia mota ezberdinak etabarren inguruko lantegiak burutu ditugu Gasteiz eta Arabako hainbat herrietako euskaltegietan. Gai honetan sakontzeko dinamika eta jolas ezberdinak planteatzean gain, ikasleek irrati ekoizpenak burutzeko funtsezko aholku eta argibideak jaso eta Sexu eta Uglaktea Eskubideen inguruan sentsibilizazio irrati ekoizpen ezberdinak ekoiztu dituzte. Era honetara, Giza Eskubide mota hauen aldeko bozeramaileak bilakatuko dira euskaltegietako ikasleak.
Medicusmundi Arabatik Sexu eta Ugalketa eskubideen betetzea pertsonen ongizatearen bermatzean eta pobreziaren aurkako borrokan aurrerapausoak emateko ezinbestekoa dela eta beraien gauzatzea zailtzen duten kausa eta faktore mordoen eta gure uste eta pentsaera finkatuen inguruan gizarte bezala hausnartu behar daukagula pentsatzen dugu. Orain euskaltegietako ikasleek ekoiztutako irrati mezuak zabaldu eta hedatu ahal izateko irratsaio euskaldun arabar ezberdinen kolaborazio bila gabiltza. Programa jakin batean gai zabal hau jorratu eta tarteka ikasleen spot eta pieza ezberdinak tartekatzea
"Mikromatxismoak", “Aldatutako rolak” eta “Hauteskundeetarako hautagaia” izan dira lehen, bigarren eta hirugarren saia jaso duten lanak, hurrenez hurren. 3 talde irabazleen kideek Bidezko Merkataritzako produktuak eskuratzeko 250 eurotako bonua jaso dute guztira. 3 irrati ekoizpen irabazleak entzuteko sakatu hemen: 1. SARIA: Mikromatxismoak 2. SARIA: Aldatutako Rolak 3. SARIA: Hauteskundeetarako Hautagaia
“Sexu eta Ugalktea Eskubideen alde Uhinak Astinduz” ekimen honen bitartez Gasteiz eta Arabako herritarrak kausa ezberdin hauek ezagutu, salatu eta aldarrikatu ditzatela bilatu dugu. Azken finean, Arabako biztanleria eskubide mota hauen eta genero berdintasunaren aldeko borrokan kontzientziatu, mobilizatu eta inplikatu nahi izan ditugu, berain ahotsak eskubide eta borroka sozial honen alde batuz.