Saltar a contenido

HITZALDIA: Oikocredit - Ezagutzen al dituzu finantza etikoak?

Oikocredit Euskadi , garapen bidean dauden herrialdeetan, ekonomia aukera urriak dituen jendearen bizitza hobetzea helburu duen elkartea da, eta horretarako, mikrokredituak baliatzen ditu.

HITZALDIA:

NOIZ: Maiatza 05 -19:00 h.

NON: Simone de Beauvoir Elkarteeen Etxea San Ignacio de Loyola, 8. Gasteiz.

ANTOLATZAILE: Zentzuz Kontsumitu

Elkarteak finantza etikoak bultzatzen ditu Euskadin, sozialki arduratsua den inbertsioa ezagutzera ematen duelarik: horrela, diru aukera gutxiago duten pertsonei laguntzeko proiektuetan inbertitzeko bidea ematen du, nork bere negozio txikia abian jartzeko aukera izan dezan. Gehien bat, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko proiektuak izaten dira, gainera, asko ustiategi ekologikoak dira eta ekoizpena Bidezko Merkataritzaren sareen bidez saltzen dute.

Elkartea duela 40 urte baino gehiago hasi zen lanean, eta 1988az geroztik, urteko % 2ko dibidenduak banatu ditu. Hala ere, garrantzitsuena inbertsioari esker gizartean lortzen den eragina da. Antolatzaileak: Bio Nekazaritza, Bio Alai, Zentzuz Kontsumitu