Saltar a contenido

Ekuadorrek zure laguntza behar du, lagundu ezazu zure dohaintzaren bitartez!

500 hildako baino gehiago eta milaka zaurituek berehalako asistentzia behar dute; 57.000 etxebizitza suntsitu dira; milaka pertsona elikagai eta oinarrizko produktu gabe gelditu dira, 200.000 pertsona kaltetu baino gehiago…

Ekuador bere historiako hondamendi natural okerrenera aurre egin behar dio hurrengo egun hauetan pasatako apirilaren 16ean lurrikara batek ipar ekiladeko kostaldea suntsitu ostean, zehazki Esmeraldas, Manabí, Guayas, Santa Elena, Los Ríos y Santo Domingo de los Tsáchilas probintziak izan direlrik kaltetuenak. Imbabura, Cotopaxi, Imbabura y Chimborazo probintzietako zonalde subtropikaletan ere kalteak badaude. Ekuadortarrek beraien errekurtso, lana eta esfortzuarekin hondamendiari aurre egiten saiatzen ari dira baina ezbeharraren zonaldera iristeko sarbide asko eta salerosketa puntu gehienak itxita daude oraindik dituzte eta kaltetutako familiak hornidura gabezi handiak dituzte, elikagai, babes eta botiken aldetik.

Ekuadorreko Gobernuak premiazko neurriak hartu ditu dagoeneko baina nazioarteko komunitatearen laguntza behar-beharrezkoa da, hondamendiaren ondorioak ahalik eta gehien gutxitzeko. medicusmundi Arabak ere bere harri-koskorra ekarri nahi du egoera lazgarri honen aurrean ekuadorreko herriarekin bere elkartasuna azalduz. Horretarako Fondo Ecuatoriano Populorum Progressio (FEPP) ekuadorreko elkartearekin gabiltza elkarlanean, honek gehien kaltetutako zonaldean lantalde tekniko eta sustatze baliabide asko baitauzka. FEPP-ek, Ekuadorreko gobernuarekin elkarlanean, dagoeneko Ekuadorreko beste eskualdeetan dituzte bulegoetako bere pertsonal tekniko eta baliabide material eta ekonomikoak bideratu ditu emergentzia lanetan ibiltzeko. Lurrikara eta geroko lehen 15 egun hauetan janaria eta ur edangarria eta botiken eta higiene pertsonalerako kit basikoak Esmeraldas eta Manabí probintzietako 2000 familia baserritarrei, hau da, 10.000 bat pertsonei helaraztea da gure helburu nagusia. Ondoren, emergentzia egoera pasa eta gero, FEPP-ek bere ahaleginak kaltetutako familien ekonomia eta gizarte suspertzeko ekimen ezberdinetara bideratuko du.

medicusmundi Arabatik elkartasun-deialdia egiten diogu arabako biztanleriari. Zuen laguntza ekonomikoari esker FEPP elkarteak bere lana eta helburuak egiteko aukera izan dezan. Zuen ekarpenak Laboral Kutxa-ko Ecuador terremoto medicus mundi álava/araba kontu korrontean egin itzazue, mesedez: ES68-3035 0222 17 2220026844. Goizez gure bulegora deituaz Telefonoa: 945 288031, alava@medicusmundi.es helbidera posta elektronikoa bidaliz edo merkataritza ordutegian Pio XII, 18 kalean dugun Bidezko Merkataritzako dendara gerturatuz egin ditzakezue baita ere zuen ekarpenak. Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik!