medicusmundi Arabak Gasteizko ikasleak ura eta bere saneamenduaren eskubidearen inguruan sentsibilizatu ditu
Astelehena,21 martxoa 2016Aurten berriro ere medicusmundi Araba elkartea Uraren Nazioarteko Egunaren ospakizunetara batu egin da, aurtengoan nerabeei zuzendutako konzienziazio tailer ezberdinak burutuz. Ur iturri edangarriak eta higiene eta saneamendu sistema aproposak eskuragarri ez izategatik mundu mailan sortzen diren problematika eta giza eskubideen urraketa egoera ezberdinak gerturarazi zaizkie eta uraren kontsumo efiziente eta arduratsua izatearen beharraz ere sentsibilizatu dira.
Horretarako, azken bi asteetan DBHko 200 ikasle baino gehiagorekin sentsibilizazio tailerrak burutzen ari dira, IES Samaniego (bertan institutu ezberdinen ikasleek hartu dute parte, Garenok, “Giza Familiaren Aurpegiak” festaren testuinguruan), IES Mendebaldea eta IES Egibide zentroetan, hain zuzen. Azken hauek AMVISA eta Vitoria-Gasteizko Udaletxearekin elkarlanean burutuko dira. Saio hauetan datu, argazki eta dinamika edo jolas bibentzialen bitartez ikasleak beste herrialdeetan bizi dituzten egoeratara gerturatu dira, non adibidez, orokorrean neskatxa gazteak dira ikasketak uztera behartuak ikusten direnak beraien eskolatan saneamendu sistema edo higiene kondizio minimoak edo seguruak ez daudelako edo beraien etxeetara ur edangarria putzuetatik ekartzeko erantzukizuna beraiena delako.
Duela gutxi definitutako Garapen Iraunkorrerako Helburuen arabera, 6. helburuak 2030. urterako pertsona guztiek edateko ura eta saneamendua izatea eta bere kudeaketa jasangarria ziurtatu behar dela adierazten du. Nazio Batuen datuen arabera, oraindik erre, munduan egunero 1.000 haurtxo hiltzen dira munduan ura eta saneamendu faltak eragindako eta ekidin daitezkeen gaixotasunengatik eta 1.800 milioi pertsonek baino gehiagok kakaz edo giza hondakinez kutsatutako ur iturriak erabiltzen dituzte.