Saltar a contenido

Gabon hauetan… oparitu ezazu Bidezko Merkataritza!

Urtero bezala, gure dendan azaroaren 30etik urtarrilaren 5era Bidezko Merkataritzaren Gabonetako kanpaina antolatu dugu, gure elkarteko pertsona boluntarioei esker, Bidezko Merkataritzan produktuen erakusketa eremua zabalduz eta salmenta larunbat arratsaldeetara luzatuz.

Kanpaina honetako nobedade nagusi bezala aurten Ghanako emakumeen kooperatiba bateko jatorria duten ehun-gaiak eta bitxiak (Global Mamas ekimena) eta Palestinatik etorritako artisau-lanak nabarmentzen dira. Gainera, beste herrialdeetatik datozen artelanak, ehun-gaiak eta oso bestelako osagarriak umeentzako jolasak, paper-materialak, janari-produktuak (hauetako batzuk gabonetako data hauetan bereziak direnak, turroia esaterako) produktu kosmetiko ekologiko eta naturalak etab. daude eskuragarri.

Honetaz gain, zuk aukeratutako produktuekin osatutako gabonetako saskiak egiten ditugu eta opari bonoak ere baditugu salgai. Laburbilduz, opari ezberdin bat begiteko aukera pila badaude gure dendan, bertan beti ere detaile txikiak zaintzea bermatzen duten aukerak aurkituz.

Gehiegikerien data hauetan, medicusmuni Araba-tik kontsumo arduratsu eta justuago bat sustatzen jarraitu nahi dugu, Gasteizko biztanleriari bere senide eta lagun maiteei beti Bidezko Merkataritzako etiketa duten kalitatezko produktuak oparitzeko aukera emanaz.

Tu privacidad es importante para nosotros

medicusmundi utiliza cookies propias y de terceros para fines analíticos y técnicos, lo que puede suponer una transferencia de datos. Para más información puede visitar nuestra política de cookies. Si desea aceptar todas, debe pulsar aceptar, y si desea configurarlas pulse configurar.