Zatoz Sexu, Txalo, Muxu, Tiro, Pum! erakusketaren inauguraziora Montehermoson!
Astelehena,23 azaroa 2015medicusmundi arabak Azaroaren 24an, 19.00tik aurrera, Montehermoso Kulturunean Sexu-Txalo-Muxu-Tiro-Pum! erakusketaren inauguraziora gonbidatzen zaitu. Sexu-Txalo-Muxu-Tiro-Pum! proiektua sentsibilizazio eta herritarren parte hartze ekimena da.
Honen bitartez, medicusmundi Araba elkartetik, diziplina artistiko ezberdinez baliaturik, bai gure artean zein munduko beste herrialdeetan Sexu eta Ugalketa Eskubideen egoeraren inguruan gogoeta proposatu nahi dugu. Artea eta kulturak kasu honetan eraldaketa eta gogoeta sozialaren helburua dute esperientzia sensorialago batetik, bisitariei eskubide hauek eta hauen betetzea zailtzen dituzten oztopoetako batzuk zentzuk diren hurbilaraziko baitizkie, esaterako, biolentzia sinbolikoa edo biolentzia esplizitoa. Azken hilabeteetan zehar gauzatu den proiektu honetan guztira bertako 7 artista ezberdinek proposatutako gaira gerturatze bat egin dute beraien diziplina artistikoetatik abiaturik. Aldi berean, hiriko beste pertsona eta taldeek erakutsitako kreazio artistikoetan beraien ekarpenak egin dituzte: nerabe talde bat bideoklip baten sorkuntza lanean aritu da eta helduen beste talde batek Antzerki Foro obra bat sortu du, beraien esperientzia, zapalkuntza eta desioetatik abiaturik. Antzezlana, inaugurazio egunean estreinatuko da.
Sexualitatea eta ugalketa gizakien bizitzan funtsezkoak dira eta pertsonen ongizatean oso garrantzitsuak dira. Hori dela eta, eremu honetan eskubiderik ez izateak ondorio negatibo larriak ditu gizakien osasunean. Sexu eta Ugalketa eskubideen urraketa ezberdinek genero desberdintasuna betikotu egiten dute, gizartean emakumeen papera ugaltze rolera mugatu ohi baitute eta bere sexualitatea eta ugalketaren inguruan erabakiak hartzeko gaitasuna ukatu egiten baitzaio. Zentzu honetan, biolentzia matxistak, emakumeen eta dibertsitate sexualaren kolektiboen aurkako diskriminazio adierazpen handiena bezala kontsidera daiteke. Ez dago zalantzarik, gainera, badagoela lotura pobreziaren eta sexu eta ugalketa eskubideen artean. Esaterako, onarturik dago nerabeak haurdun geratzeak rol bat duela belaunaldien arteko pobreziaren transmisioan eta emakumeen aukera-galeran. Horregatik, sexu eta ugalketa osasunean inbertitzen bada, garapenean ere ari da inbertitzen.
Sexu-Txalo-Muxu-Tiro-Pum! erakusketa, besteak beste, ikusentzunezko ekoizpenak, instalazio artistikoak, mural bat eta amaitugabeko eskultura bat dituen 6 areto ezberdinez osatua dago. Bertan parte hartzen duten ikusleek Sexu eta Ugalketa Eskubideak errealitatea ezagutu, eta kasu batzuetan, produkzio artistikoeekin elkarri eragin eta ekarpenak egin ditzatela bilatzen da. Zer dira Sexu eta Ugalketa Eskubideak eta zergatik da hain garrantzitsua hauen betetzea eta defensa? Zeintzuk dira milioika pertsonei eskubide hauen betetzea zailtzen dizkien oztopo nagusiak? Zeintzuk dira indarkeria sinbolikoa mamintzen duten aurreritzi eta estereotipoak? Zer bizipen izan ditzazkegu indakeria matxista lehen eskutik edo zuzenean jasanda? Zeintzuk dira eskubide hauen ez betetzeak dakatzan injustizien aurrean ditugun alternatibak edo proposamenak? Erakusketaren ibilibidean zehar bisitariek galdera hauetako batzuei erantzuna emateko aukera izango dute.
Herritarren parte hartze eta proposamen artistiko hau Vitoria-Gasteizko Udalaren Garapenaren Aldeko Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturunean bultzatutako Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2015 Deialdiaren baitan kokatzen