Euskal Herriko Unibertsitateak eta medicusmundik ikertzaile bat behar dute, bi erakundeek batera gauzatuko duten ikerketako eta esku-hartzeko proiektu batean lan egiteko. Proiektuaren helburuak dira euskal osasun-sistema erabiltzeko aukeren aldetik dauden gizarte-desberdintasunak deskribatzea eta sistema sanitario publikoen pribatizazioko eta merkantilizazioko prozesuak identifikatzea.
Baldintzak:
- Unibertsitate-prestakuntza gizarte-zientzien arloan edo osasun-arloan.
- Prestakuntza eta/edo esperientzia osasun publikoaren arloan edo osasun-zerbitzuei buruzko ikerketaren arloan. Hauek kontuan hartuko dira:
- Osasun publikoko edo soziologiako doktoretza edukitzea, edo egiteko asmoa izatea.
- Esperientzia izatea metodologia kualitatiboak erabiltzen.
- Esperientzia izatea osasun-arloko gizarte-desberdintasunei eta osasun-zerbitzuen erabiltzeko aukerei buruzko ikerketan.
- Estatistikaren eta/edo epidemiologiaren arloko esperientzia edo ezagutza.
- Osasun-sistema publikoaren funtzionamenduari buruzko ezagutza.
- Euskaraz eta ingelesez jakitea.
Hauek eskaintzen dira:
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile-kontratua (UPV/EHUko ordainsari-taularen arabera).
- Kontratuaren iraupena: 10 hilabete, adostu beharreko arduraldiarekin (jardunaldiaren % 80-% 100).
- Lan-ordutegi malgua.
- Luzapena egiteko aukera, proiektu berean edo Osasunaren Gizarte Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa-taldearen beste ikerketa-proiektu batzuetan. (www.ehu.eus/opik)
- Lanean hastea: 2015eko irailean.
Argibide gehiagorako eta CV bidaltzeko, uztailaren 15era arte: desberdintasunak@ehu.eus