Saltar a contenido

Europako Parlamentuak “Gatazken iturri diren mineralen” hornidura arduratsua bermatzea exijitzen du

ALBOAN GKEak Europako Parlamentuak, maiatzaren 20an, Estrasburgon egindako bozketaren emaitza ospatzen du, honek gatazka inguruetatik datozen mineralen hornidura arduratsua bermatzea exijitzen baitu. Honek esan nahi du, Parlamentuaren proposamen honekin, kontsumo ondasunen ekoizpenean (gailu teknologikoak gehienak) eztainua, tantalioa, wolframioa eta urrea (“gatazken iturri diren mineralak”) erabiltzen dituzten EBko 880.000 enpresek mineralen jatorriaren berri eman beharko lukete.

Bozketa honen emaitza izugarrizko garaipena da, europarlamentarien gehiengoak Giza-Eskubideen babesa talde batzuen interes ekonomikoaren gainetik jarri baitu. ALBOAN GKEak, nazioarteko beste 100 erakunde baino gehiagorekin batera, urtebete baino gehiago darama “Zure mugikorrak ezkutatzen duena” www.gatazkarikgabekoteknologia.org kanpaina indartsuan lanean eta 10.500 sinadura baino gehiago jaso ditu, Europan legedi batek Europako mineral-horniduraren industria -zeinak gatazka armatua elikatzen duen- erregula dezan.

Hurrengo hilabeteetan, Kontseiluak, Batzordeak eta Parlamentuak adostasun lanari ekingo diote, behin betiko legedia zehazteko. ALBOANek eta gainerako erakundeek eskatzen diete kontuan hartzeko Parlamentuko Plenoak hartutako erabakia. EBko lege-ekimenak merkataritza guztia hartu behar du barne eraginkortasunez, horrela, mineralen merkataritza, gatazkak eta Giza-Eskubideen bortxaketen arteko loturak hausteko.

Dagoeneko, ia 10.000 pertsonek sinatu dute “Gatazkarik Gabeko Teknologia”-ren aldeko gutuna, eta hainbat erakunde gehitu dira proposamen honetara. Horregatik, ondorengo erakundeei eskertu nahi diegu kanpainara batu eta berau sinatu izana: Justicia i Pau, La Bretxa, Solidaritat Castelldefells Kasando, REDES a través de su Campaña África cuestión de vida, cuestión debida., Fundaçao Gonzalo da Silveira, Grupo Pro- África (medicusmundi álava/araba kide) Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz, Lurgozo, eta JSN