Eko justizia zaporeko sukaldaritza lantegiak Laudion
Ostirala,20 otsaila 2015Medicus Mundi Araba, Laudioko Udalak eta Ipar-Hegoalde taldeak EKO-JUSTIZIA ZAPOREKO SUKALDARITZA LANTEGIETAN parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizute, bidezko merkataritza eta produktu ekologikoekin burutuko direnak, kontsumo arduratsuan oinarritua dagoen gizarte jasangarri, osasungarri eta hobeago baten alde egiteko helburuarekin.
Martxoaren 14 eta 21ean, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara Zubiko Etxean ospatuko da ikastaro hau, Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako “Hurbil zaitez Bidezko Merkataritzara, Bidezkoa baita III” proiektuaren testuinguruan. Lau orduko bi sesioko ikastaro honetan 25 pertsonek parte hartu ahal izango dute eta doako izen ematea martxoaren 12rarte egin ahal izango da 945 288031 telefonora deituz edo mezu bat curso.cocina.solidaria@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Bertan parte hartzen duten pertsonek, Nagore Lazaro hezitzaile nutrizionista eta Alternatiba 220º Sukaldaritza Gune Alternatiboaren sustatzailea den Elena Zudaire-ren eskutik, cous cous-a denboraldiko barazkitxoekin, arroz eta onddo tortillak, babarrun eta sesamoz eginiko patea, irabiaki orlegia, txokolatez eta anakardoz eginiko trufak, euskal pastela, txokolatezko krema laranjekin, bi koloreko gailetak eta oso bestelako postreak prestatuko dituzte.
Paraleloki eta biztanleria laudioarra sentsibilizatzeko helburuarekin, martxoaren 14atik 18ra, Laudiko Kultur Etxean Bidezko Merkataritzaren inguruko erakusketa ikustatu ahal izango da.
Sesio bakoitzean, ekintza eta dinamika ezberdinen bitartez, sukaldaritza praktika bat burutuko da bertako eta hegoaldeko bidezko merkataritzako produktuak erabilita eta produktu ekologiko eta naturalei (produktu kimikorik erabili gabe lortutakoak) lehentasuna emanda. Bidezko Merkataritza eta Nekazaritza Ekologikoa ezagutzera emateko tailer honetan jaki ekonomiko, jasangarri, osasuntsu eta goxoak prestatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Gainera, beharrezkoak diren baliabideak eskaini nahi dira parte hartzaileek elikadura autonomia eta subiranotasuna izan dezaten. Bidezko merkataritza eta produktu ekologiko eta produktu transgenikoen arteko konparaketak, elikagaien multinazionalek eta lehen sektoreko produktuak banatzeaz arduratzen diren enpresa handien arteko ezaugarriak ezagutzen lagunduko du, baita mundu elikadura sistemaren jasangarritasun eza eta elikadura krisiaren hastapenak zeintzuk diren ulertzen ere.