XI. Nekazaritza Azoka Gardenaren ospakizuna
Asteartea,17 otsaila 2015Nekazaritzako Azoka Gardenaren edizio berria antolatu dute UAGA eta AGA Elkarte Kooperatiboak ospatuko da Gasteizko Urrezko Zeledonen Plazan 10.30etatik 14.30etara gure gure gizartean produktu lokalak sustatzeko helburuarekin. Era honetara hurrengo larunbat honetan Araban ekoizten diren produktuak ezagutu eta erosteko aukera paregabea izango dugu: lekak, barazkiak, hestebeteak, Idiazabal gazta, eztia, ardoa, ogia, txakolia, garagardoa, etab.
Denboraldiko produktuak haitzat hartzeko helburuarekin, Arabako patata azokaren protagonista izango da. Bertan 10 eta 25 kiloko zakuak salduko dira, 4 eta 10 eurotan, hurrenez hurren. Baita ere, Slow Food-en eskutik bertako produktuen dastatzea burutuko da eta baita ere, mamien prestaketa erakustaldia, eztien kata eta txikienentzat baserri formako koltxonetak egongo dira. Hirian ikustera ohituak gauden beste azoketako bat ez da izango honakoa. Arabako ekoizle eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izango d,a non lehengoek gure lurrak ematen dizkigun produktu onenak eskainiko dizkigute, kontsumitzaileentzat prezio justuan eta ekoizleentzat duina den prezioan. Lehen sektorearen jarraipena ziurtatzeaz gain, herrien bizia mantendu eta bertako ekonomia eta garapen jasangarriaren alde mesedegarriak dira honelako ekimenak. Otsailaren 21ean zuen parte hartzea espero dugu!