Saltar a contenido

Argazkiak-bidali eta lehiaketan parte hartzeko epea otsailaren 28rarte luzatu da

medicusmundi araba Elkartetik “Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar” ARGAZKI LEHIAKETA antolatu dugu eskubide horiek aldarrikatzeko hemen zein Hegoaldeko herrialdetan. Eskubide horien aldeko borrokak bere horretan dirau, sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak erabiltzeari jartzen zaizkion mugak hor daudelako oraindik, politikarekin, finantzekin edo erlijioarekin lotutako arrazoiak direla medio. Muga horiek modu gogorragoan eragiten diete emakumeei, ugalketan duten rol protagonista dela eta, eta bizitza publikoan zein pertsonalean egon diren emakumeen aurkako desberdintasunezko, bazterkeriazko zein bereizkeriazko harreman historikoak direla eta.

Izena ematea eta lanak aurkeztea: Lehiaketa 2015ko urtarrilaren 15tetik otsailaren 28a bitartean egingo da, eta azken egun hori izango da argazkiak aurkezteko muga-eguna. Izena ematea doakoa da. Lehiaketarako argazkiak aurkezten direnean emango da izena, posta elektronikoko helbide hau erabiliz: alava@medicusmundi.es

Lehiaketaren gaia: Aurkezten diren argazkiek gai hauetako batekin bat etorri beharko dute: · Sexu- eta ugalketa-eskubideak, giza eskubideetan gizatiarrenak · Sexu- eta ugalketa-eskubideak egoera kaskarrean gauzatzea pobreziaren kausetako zein ondorioetako bat da, aldi berean. · Genero indarkeria, historian zehar gizonen eta emakumeen artean izan diren desberdintasunezko harremanen agerpena. Indarkeria matxistari esan EZ. · Nola bizi ditudan nik sexu- eta ugalketa-eskubideak. · Sexu- eta ugalketa-eskubideak aldarrikatzen. Bi Sari egongo dira: 1. saria: 100€ (Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko). 2. saria: 75€ (Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko). Formatua: · Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahalko ditu. · Aurkezturiko argazkiak originalak eta argitaragabeak (inongo euskarritan argitaratu gabeak, ezta euskarri digitalean ere) izango dira nahitaez, eta ez dute egon beharko bozketaren zain edo sarituta beste lehiaketaren batean. Halakoren bat gertatuz gero, parte-hartzailea berehala kanporatuko da lehiaketatik. · Argazkiak izenburua izango du, eta egilearen iruzkin edo gogoeta labur bat ere izango du erantsita. · Pisua: 2MB gutxienez. · Formatua: JPG · Koloretako zein zuri-beltzeko lanak aurkeztu ahalko dira. Ez da fotomuntaketarik onartuko. · Lanak hona bidali beharko dira: alava@medicusmundi.es

Informazio gehiagorako Tel.: 945 288031 alava@medicusmundi.es Lehiaketaren oinarriak